Ikki Fenixekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Ikki Fenixekoa''' Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga eta animea den Saint Seiya eta honen jarraipen ofiziala den Saint Seiya Next Dimensioneko...»
 
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
15. lerroa:
=== Hamabi Etxeetan ===
Hamabi Etxeetan, lehen aldiz, Virgoko tenpluan agertzen da, [[Shaka Virgokoa]]k beste brontzezko zaldunak garaitu ostean. Ikkik berak borrokaren amaieran onartuko zuen bezala, Shakari zentzumen guztiak kentzen utzi zion. Aurretik, Shakaren aurka Fenixaren Mamu Kolpea erabili zuen, baina honen aurka ez zuen balio izan. Azkenean, Ikkik, Shaka garaitzeko urrezko zalduna bizkarretik hartu zuen eta Shiryuren Azken Dragoiaren antzeko eraso bat erabili zuen, biak hilez. Bere hurrengo agerpena zati honetan amaieran da, lehenik [[Saga Geminisekoa]]ren aurka borrokatuz patriarkaren etxean, eta, azkenik, arerio beraren aurka, baina beste lau brontzezko zaldun protagonistekin batera. Bost brontzezko zaldunen eraso bateratuak Sagaren alde gaiztoa desegitea lortu zuen, eta honek, azkenik, bere buruaz beste egin zuen.
 
=== Asgardeko sagan ===
Asgardeko sagan bi jainko gerlariren aurka borrokatu zuen. Lehena [[Mime Benetnaschekoa]] izan zen. Honen aurka bere anaia [[Shun Andromedakoa]] hasi zen borrokatzen, baina Mimek, bere arparekin eraso zuen Ikkiren anaia, arparen kordekin lotuz eta estutuz. Mime Shun hiltzera zihoan unean, Ikki agertu zen eta Mimeren arparen kordak hautsi zituen eta Shunen tokia hartu zuen borroka horretan. Ikkik bere Mamu Ukabilarekin eraso zuen eta Mimek bere txikitako gertakizunak oroitu zituen. Ikkik, bera ere, garai baten, gorrotoz betea zegoela azaldu zion, baina beste brontzezko zaldunen adiskidetasunaren berotasunarekin gorroto hori galdu zuela. Mime horri aurre egiten saiatu zen, baina, azkenean, Ikkik Mime garaitu zuen.
 
Bere bigarren arerioa saga honetan [[Syd Mizar Zetakoa]] izan zen. Bere anaia Shun Syden anaia zen [[Bud Alcor Zetakoa]]ren aurka borrokatzen hasi zen, eta garaitzea lortu zuen. Ondoren, Ikkik Syden aurka borrokatu zuen. Sydek, Mime eta bere arteko borroka ezkutatuta ikusi zuela esan zion, eta nola borrokatzen zuen jada bazekiela. Borroka horretan denbora askoan Ikki galtzen joan zen. Han ondoan Shun Andromedakoa eta [[Shaina Ofiuchusekoa]] ere bazeuden. Eta Bud lurrean etzanda. Azkenean, Ikkik abantaila hartzea lortu zuen, baina, une horretan, Bud lurretik altxa eta Ikki bizkarretik hartu zuen, bere anaia Sydi Ikki hiltzeko esanez, baina ez zen horretarako gai izan eta Ikkik, azkenean, Syd garaitzea lortu zuen.
 
Bere azken partehartzea saga honetan amaieran da. Behin [[Sygfried Dube Alphakoa]] euren aldeko bihurtu ondoren, [[Seiya Pegasokoa]], zazpi [[zafiro]]ekin, Odinen estatuarantz abiatu zen, baina behin eta berriz [[Hilda Polarisekoa]]ren erasoak jasan behar izan zituen. Orduan, gainontzeko brontzezko zaldunak Hilda eta Seiyaren artean jarri ziren, azken hau babesteko. Ikki azken babeslea izan zen, Odinen estatuaren aurreko begiralekurako eskaileretan Seiya defendatu zuena.
 
=== Poseidonen sagan ===
 
[[Kategoria:Saint Seiya]]