Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
2. lerroa:
'''Arma Nuklearren Ez Ugaritze Hitzarmena''' edota '''Nuklearren Ez Ugaritze Hitzarmena''' ([[ingeles]]ez ''Treaty on the Non-Proliferation of Nuclear Weapon'', ''Non-Proliferation Treaty'' edo ''NPT'') [[bonba nuklear|arma nuklearren]] erabilera eta horrek munduarentzat dakartzan arriskuak murrizteko helburua duen nazioarteko hitzarmen bat da. Hiru atal nagusitan oinarritzen da: [[ugaritze nuklear|arma nuklearren ez ugaritzea]], armagabetze nuklearra eta [[energia nuklear]]ren bakegintzarako erabilera. [[1968]]an idatzia eta [[1970]]eko [[martxoaren 5]]ean indarrean sartu zen, berregogeitahiru herrialdek berretsiz. Gaur egun hitzarmen honen barnean 189 [[estatu]] daude. [[Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia]]k hitzarmen hau betearazteko ardura du.
 
Hitzarmen honek bi estatu mota sailkatzen ditu: arma nuklearren garapena, salerosketa eta jabetza izateko baimena dutenak eta ez dutenak. Lehen taldean bost estatu bakarrik daude, alegia, [[1968]]an lehenbizikoz hitzarmena sinatu zutenak ([[AEB]], [[Erresuma Batua]] eta antzinako [[Sobietar Batasuna]], gaur egun azken horren eskubidea [[Errusia]]k jaso du), eta [[1992]]. urteaz geroztik, baita [[Frantzia]] eta [[Txina]] ere. Bost estatu hauek [[Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua|Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko]] kide iraunkorra bakarrak ere badira. Estatu hauek beren pribilegioak [[1967]]. urte aurretik jada [[bonba nuklear]]ren jabeak izatearekin zilegiztatzen dute.
 
== Ikus gainera ==