«Arran (antolakundea)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
'''Arran''' ([[Euskara|euskaraz]]; "erroan" edo "errora") [[Katalan Herriak|Herri Katalanetako]] ezker independentistaren gazte antolakundea da. Bere sorrera 2008-2012 bitartean eman zen antolakunde ezberdinetako indar metaketatik dator, [[Maulets|MAULETS]], CAJEI eta bestelako antolakundeetako batze eta berritze prozesuari hasiera eman ziotenean. 2012. urtean, batze prozesu hori bukatu ondoren etorri zen bere fundazio formala.
 
2016. urtean, [[Kataluniako Egun Nazionala|Diadaren (Kataluniako egun nazionala)]] ostean, [[Filipe VI.a Espainiakoa|Espainiako erregearen (Felipe VI)]] irudi batzuk erretzeagatik 5 militantek auzitegietara joateko agindua jaso zuten, 5 milinante horiek desobedientzia zibilaren bidea jorratzea erabaki ostean [[Mossos d'Esquadra|mossos d'esquadrengatik]] atxilotuak izan ziren. Ekintza horrek mugarri bat suposatu zuen Arranentzat eta egun horietan zein hilabeteetan jasotako elkartasun uholdea [[Katalan Herriak|Herri Katalan]] luze zabaletatik gogor hedatu zen. [[Euskal Herria|Euskal Herrian]] [[Ezker abertzalea|ezker abertzalearen]] partetik emandako elkartasuna ere aipatzekoa da.
550

edits