Internazionala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q49617 orrian
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Internationalen-menander.jpg|right|thumb|200px|''Internazionala''-ren partitura suedieraz.]]
 
'''''Internazionala''''' edo '''''herriartea''''' ([[frantses]]ez ''L'Internationale'') mundu osoko [[langile mugimendu]]aren abestirik famatuena da. Nazioarteko langileriaren [[ereserki]]tzat hartzen da eta alderdi [[komunismo|komunista]] eta [[sozialismo|sozialista]] gehienek ere beren ereserkitzat dute. Letra originala, frantsesez, [[Eugène Pottier]]rek idatzi zuen 1871n. 1888an [[Pierre Degeyter]]rek musika ezarri zion.
 
1892an [[Bigarren Internazionala|II. Internazionalak]] ezagun egin zuen kanta eta ereserki gisa hartu zuen. 1910eko azaroaren 3an mundu osoko langileen ereserki bihurtu zen Copenhageko Kongresu Internazionalean. 1919an [[Vladimir Lenin]]ek ofizializatu egin zuen [[III. Internazionala|III. Internazionalean]] eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuneko]] ereserki nazional bihurtu zen, 1943. urterarte. Munduko hizkuntza gehienetara itzulia izan da eta hizkuntza askotan bertsio ezberdinak egin dira, [[anarkismo|anarkistak]] eta sozialistak, esaterako.