De Stijl: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
 
== Mugimendua ==
1915ean, Piet Mondrian eta Bart van der Leck margolariak Amsterdamen elkartu ziren J.J.P. Oud arkitektoa eta Theo van Doesburg-ekin, mugimendu berri bat sortzeko asmoz. Azken hau, mugimenduaren fundatzailea eta gida espirituala zen. [[Fitxategi:Piet Mondrian 2.jpg|thumb|Piet Mondrian]]Kide guztien artetik, van der Leck izan zen lehenengoa marra beltz sinplezko diseinu grafikoak sortzen, espazioa antolatuz eta forma lauzko irudiak erabiliz. Horretarako, koloredun paleta bat erabiltzen zuen, eta honek gerora Mondrianengan eragin handia izan zuen. Izan ere, Mondrianen margoek zehazten dituzte, hein handi batean, De Stijl mugimenduaren filosofia eta forma bisualak.
 
Kide guztien artetik, van der Leck izan zen lehenengoa marra beltz sinplezko diseinu grafikoak sortzen, espazioa antolatuz eta forma lauzko irudiak erabiliz. Horretarako, koloredun paleta bat erabiltzen zuen, eta honek gerora Mondrianengan eragin handia izan zuen. Izan ere, Mondrianen margoek zehazten dituzte, hein handi batean, De Stijl mugimenduaren filosofia eta forma bisualak.
 
Mugimendua sortu aurretik, Mondrianek 1910ean ikusi zituen lehen aldiz pintura kubistak. Ondorioz, paisaia tradizionalen pinturetatik, estilo sinboliko baterako bilakaera izan zuen. Hurrengo urteetan, elementuen aztarna guztia ezabatu zuen, eta abstrakzio geometriko pururantz eraldatu zuen kubismoa.
[[Fitxategi:Piet Mondrian 2.jpg|erdian|thumb|Piet Mondrian]]
[[Fitxategi:Rietveld chair 1b.jpg|thumb|228x228px|Aulki urdina eta gorria, Gerrit Rietveldek diseinatua (1917)]]
1917an, Mondrianen, Van Der Lecken eta Van Doesburgen pinturak nekez desberdindu zitezkeen. Mondrianek lerro diagonala formatua orientatzeko egokia zela uste zuen, baina ez zuen onartzen bere trazuetan. Van Doesburgek, ordea, trazu diagonalak onartu zituen. Bi artista hauen koadroak berdinak iruditu arren, xehetasun honetan arreta jartzen badugu, ziurtasun osoz jakingo dugu zein den egilea.