«Gernikako bonbardaketa»: berrikuspenen arteko aldeak

 
=== [[Espainia]]ko komunikabide eta politikariak ===
Bonbardaketa eta gero, [[Frankismo|frankistek]] suntsipena "gorriek eta separatistek eurek" egin zutela<ref> [http://www.publico.es/espana/206623/mentiras/mister/franco Público: ''Las mentiras de Mr Franco'']</ref> esan zuten, "lehen [[Irun]] edo [[Eibarko gudua (1936-1937)|Eibar erre zuten bezala]]"; izan ere, [[Irungo gudua]]ren etaamaieran, gerohiriko [[sozialismo|sozialistek]]defendatzaile batzuek, batez etaere [[Anarkismo|anarkistek]], [[Irun]]go eraikinzati batzuk dinamitatuerre zituzten, arma gabeziagatik amorruak jota.<ref>Preston, Paul. 2013, 230. or.</ref> [[Gernika-Lumo|Gernika]] arma eta lehergaien biltegia izan zela ere esan zuten, sutea areagotu zuena.{{erref behar}} Ez zuten ezeztatu hiria bonbardatu izan zutela baina kazetarien erreportajeak propagandatzat jo zuten.{{erref behar}}
 
Kanpoko zenbait kazetarik, tartean orduan Errepublikazalea zen [[Brian Crozier]], esan zuen [[Eusko Gudarostea|Euzko Gudarostearen]] hiria dinamitatzeak bonbardaketaren ondorioak areagotu zituela. Hala ere, gehienek Steer-ek hasitako ikuspegia jarraitu eta benetan gertatutakoa azaldu zuten. [[Frankismo|Frankisten]] bertsio ofizialak [[Espainiako Gerra Zibila|gerra]] amaitu eta gero iraun zuen. [[George L. Steer|George Steerren]] idatziak galaraziak izan ziren. Bonbardaketaren lehendabiziko aipamena [[1949]]an ''"Ejército"'' aldizkarian herria okupatu zuen militar batek idatzi zuen. [[1970eko hamarkada]]n azkenean bertsio ofiziala aldatu zen, nahiz eta ''[[Arriba (egunkaria)|Arriba]]'' egunkari [[Frankismo|frankistak]] [[1970]]eko [[urtarrilaren 30]]ean hamabi hildako baino ez zirela izan esan, [[1971]]eko [[Espainiako Indar Armatuak|Espainiako Armadaren]] Zerbitzu Historikoko [[Espainiako Gerra Zibila]]ren monografiaren ''"Vizcaya"'' liburukian gertatutakoa esan zuten.