Engrazio Arantzadi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Lotura:Alderdi integrista
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
7. lerroa:
Lehen eta bigarren mailako ikasketak Tolosako eskolapioetan egin ondoren, Zuzenbidea eta Filosofia eta Letrak burutu zituen, Salamancan eta Deustun hurrenez hurren. Donostiako Diputazioan lan egin zuen. Politikan [[Alderdi Integrista|integrista]] zen, baina [[Sabin Arana]] ezagutu ondoren nazionalismoaren bultzatzaile sutsuenetako bat izan zen Gipuzkoan. «[[Bizkaitarra (aldizkaria)|Bizkaitarra]]» aldizkarian argitaratu zuen artikulu batengatik Hendaiara alde egin behar izan zuen, bere ideia abertzalek zirela eta, lehen errefuxiatu bihurturik. Sabino hil ondoren alderdiaren eta eliz agintarien arteko tirabirak izan ziren eta Arantzadi —fraide beneditarra— eskumikatu egin zuten denbora labur batez. 1927ra arte Bilboko «[[Euzkadi (egunkaria)|Euzkadi]]» egunkari abertzalearen zuzendaria izan zen, «Kizkitza» izengoitiz sinatuz. Mugimendu abertzalea Europako joera politikoetara irekitzen saiatu zen (irlandar, txekiar, kroaziar eta abarrekin harremanetan jarririk).
 
Bere libururik ezagunenak erdaraz idatzi zituen: ''La Casa Solar Vasca'' 1932an; ''Nación Vasca'' 1931n eta ''Ereintza'' 1935ean.
 
Bilbon hil zen gerra zibila piztu eta berehala, 1937ko otsailaren 12an, hirurogeita hiru urte zituela.