Arran (argipena): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
artikulu berria ARRAN gazte antolakunde katalanari buruz
 
Orrialdetik eduki guztia ezabatzen
1. lerroa:
Arran ([[Euskara|euskaraz]]; "erroan" edo "errora") [[Katalan Herriak|Herri Katalanetako]] ezker independentistaren gazte antolakundea da. Bere sorrera 2008-2012 bitartean eman zen antolakunde ezberdinetako indar metaketatik dator, MAULETS, CAJEI eta bestelako antolakundeetako batze eta berritze prozesuari hasiera eman ziotenean. 2012. urtean, batze prozesu hori bukatu ondoren etorri zen bere fundazio formala.
 
2016. urtean, [[Kataluniako Egun Nazionala|Diadaren (Kataluniako egun nazionala)]] ostean, [[Filipe VI.a Espainiakoa|Espainiako erregearen (Felipe VI)]] irudi batzuk erretzeagatik 5 militantek auzitegietara joateko agindua jaso zuten, 5 milinante horiek desobedientzia zibilaren bidea jorratzea erabaki ostean [[Mossos d'Esquadra|mossos d'esquadrengatik]] atxilotuak izan ziren. Ekintza horrek mugarri bat suposatu zuen Arranentzat eta egun horietan zein hilabeteetan jasotako elkartasun uholdea [[Katalan Herriak|Herri Katalan]] luze zabaletatik gogor hedatu zen. [[Euskal Herria|Euskal Herrian]] [[Ezker abertzalea|ezker abertzalearen]] partetik emandako elkartasuna ere aipatzekoa da.
 
== Jarduera politikoa ==
Arran ezker independentistaren barnean kokatzen den gazte antolakundea da, bere jarduera eta eragin politikoa gazteriaren arloan ematen da.
 
[[Katalan Herriak|Herri Katalan]] batu, independente, sozialista eta feminista helburutzat duen jarduera politikoa egiten du, helburu horretan gazteriaren ahalduntzea eta emantzipazioa ezinbestekotzat jotzen du. Ezker independentistan oso barneratua dagoen [[Auzolan|auzolana]] eta [[Autogestio|autogestioa]] dira bere ardatzetako batzuk.
 
[[Internazionalismo|Internazionalismoa]] eta [[Antifaxismo|antifaxismoa]] bere DNA politikoan dauden irizpideak dira, eta oro har, gazteriaren artean [[nazio]], [[genero]] eta [[Klase-borroka|klase]] zapalkuntza hirukoitzatik askatzeko kontzientziazio eta formakuntza etengabea aurrera eramaten du.
 
== Gazte antolakunde aliatuak ==
- [[Ernai]] ([[Euskal Herria]])
 
- [[Aitzina!|Aitzina]] ([[Euskal Herria]])
 
- [[Isca]] ([[Galizia]])
 
- [[Briga]] ([[Galizia]])
 
- [[Yesca]] ([[Gaztela]])
 
- [[Purna]] ([[Aragoi]])
 
- Jaleo ([[Andaluzia]])
 
- [[Regüelta]] ([[Kantabria]])
 
- [[Darréu]] ([[Asturiasko Printzerria|Asturias]])
 
Hauek dira estatu espainiar zein frantziarraren menpeko nazioen gazte antolakunde aliatu nagusienak, baina gehiago dira.
{{Alderdi politiko infotaula|afiliazio nazionala=[[Candidatura d'Unitat Popular - Crida Constituent|CUP-CC]]|Sortze data=2012ko uztailaren 14|Webgune=[http://www.arran.cat arran.cat]|Irudia=Logotip d'Arran (organització).jpg|Kideak=+ 400|Izena=Arran|Herria=Katalan Herriak|Esparru politikoa=Ezker independentista|Ideologia politikoa=Independentismoa, Sozialismoa, Feminismoa, Internazionalismoa, Antifaxismoa, Lurraldetasuna, Katalana|Aurretikoak=[[Maulets (política)|Maulets]] i [[CAJEI]]|Infotaula tipoa=alderdi politikoa}}
 
== Erreferentziak ==
«[http://www.vilaweb.cat/noticia/4025203/20120702/maulets-cajei-creen-nova-organitzacio-arran.html Mauletsek eta CAJEIk Arran antolakunde berria osatu dute]». [[VilaWeb]], 2012-07-02. [Kontsulta: 2012-07-20].
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.youtube.com/watch?v=51WN5NyOPmo Aurkezpen ekitaldiaren bideoa]
* [http://arran.cat/ Webgune ofiziala]