Maria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
2. lerroa:
'''Maria''' izena [[Ebanjelio]]an [[Jesus Nazaretekoa|Jesusen]] ama izendatzeko erabiltzen da. [[Katolizismo|Katolikoek]], [[eliza ortodoxoa|ortodoxoek]], [[anglikanismo|anglikanoek]] eta beste talde [[kristautasun|kristau]] batzuek bestelako izenak erabiltzen dituzte: '''Andre Maria''' (bizkaieran eta Goierriko gipuzkeran, ''Andra Maria''), '''Ama Birjina''', '''Jainkoaren Ama''', etab. Musulmanek ere Jesusen ama goratzen dute ([[Korana|Koranean]] bere izenez aipatzen den emakumezko bakarra da), '''Maryam''' izenarekin.
 
== Mariaren izena oso inportantea zen ==
 
[[Kristo]]ren garaiko [[judu]]entzat izena pertsonaren ezaugarri garrantzitsua zen. Pertsonaren izaera eta misioa islatzen zituen neurri handi batean. Maria izena [[Itun Zaharra|Itun Zaharreko]] Irteera liburuan agertzen da lehendabiziko aldiz, [[Moises]] eta [[Aaron]]en arreba izendatzeko (Myriam idazten zen). Moises eta Aaronen antzera izena bera gorengotzat eduki zuten juduen mende askotan, eta horregatik K.a. I. mendera arte ez zen erabili. Garai hartan [[Mesias]]en etorrerarekiko itxaropen zantzu legez erabiltzen hasi zen.
 
== Bizitza ==
 
Mariaren haurtzaroari buruz ez dakigu ia ezer, ebanjelio [[apokrifoak|apokrifo]] batzuetan agertzen dena soilik (Santiagoren ebanjelioan nagusiki). Elizak Joakin eta Ana hartu ditu Mariaren gurasotzat, eta ez dakigu ahizparik izan zuen edo ez, nahiz eta Ebanjelioetan ''Jesusen Amaren ahizpa'' bat aipatzen den.