Eritrea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
196. lerroa:
=== Biztanleria ===
[[Fitxategi:Traditional Eritrean dance.jpg|thumb|right|180px|[[Tigrinya]] etniako emakumeak janzkera tradizionalarekin.]]
2016an Eritreak 5.869.869 biztanle zituen, 51,8 biztanle kilometro koadroko dentsitatearekin<ref name="cia"></ref>. Biztanleen %22,6 baizik ez da hirietan bizi; gehienak [[artzaintza]] edo [[nekazaritza]]tik bizi dira, herrietan. Adineka, berriz, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %40,7, 15-24 urte bitartekoak %19,4, 25-54 urte bitartekoak %32,3, 55-64 urte bitartekoak %3,7 eta 65 urtetik gorakoak %3,9<ref name="cia"></ref>. Bizi itxaropena 64,9 urtekoa da, 62.,4 urtekoa gizonezkoena eta 67,5 urtekoa emakumezkoena (2016ko zenbatespenak)<ref name="cia"></ref>.
 
Biztanle gehienak lur garaietan bizi dira, epelagoak eta euritsuagoak baitira. Etiopiaren aurkako gerrak eta [[XX. mendea]]ren bukaerako gosete izugarriek biztanleak lekuz aldatzera behartu zituen. Burujabetasuna lortu zuenean, biztanleriaren %20k bizilekuz aldatu behar izan zuen; 500.000 inguru iheslari joan ziren [[Sudan]]era, 40.000 inguru Europara eta 14.000 Estatu Batuetara. Emakumeek 4,07 seme-alaba izaten dituzte, batez beste. Biztanleen %73,8 daude alfabetaturik (2015)<ref name="cia"></ref>.