Peruko Alderdi Komunista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
20. lerroa:
Peruko Egiaren eta Berradiskedetzearen Batzordearen arabera, Bidezidor Argitsua Peruko gatazkako hilketen %46ren erantzule da, 31.331 hildako egotziz <ref>Comisión de la Verdad y Reconciliación (2004), Hatun Willakuy: ''Versión abreviada del Informe Final de la Comisión de la Verdad y Reconciliación'', 97 orr. ISBN 9972-9816-4-9 </ref>.
 
PCPren adar armatua [[Herri Gerrillari Ostea]] (''Ejército Guerrillero Popular [EGP]'') eta presoen erakundea Borroka Lubaki Argitsuak (''Luminosas Trincheras de Combate'') da. Alderdiaren goiburuak ''Gora Herri Guda!'' (''¡Viva la Guerra Popular!)''), ''Herri Guda Komunismora arte!'' (''¡Guerra Popular hasta el comunismo!)'') eta ''Matxinada zilegia da!'' (''¡La rebelión se justifica!)'') dira, besteak beste.
 
1980eko hamarkadan babes zabala eduki zuen nekazari txiro eta hiretako kanpoaldetako auzotar indigenen eta unibertsitate ikasleen artean, industriako proletarioen babesa apalagoa izan zen. Nabaria izan zen emakumeen partaidetza Peruko Herri Gudan, Emakumeen Herri Mugimenduaren (''Movimiento Femenino Popular'') bidez antolatzen ziren.