Djibuti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
68. lerroa:
1990etik aurrera djibutiarrak gustura ez zeuden seinale garbiak azaleratu ziren: [[1990]]eko irailaren 27ko atentatua, [[1991]]ko urtarrileko estatu-kolpe ahalegina eta, batez ere, 1991ko udaberrian, FRUD edo Demokrazia eta Batasunerako Fronte Iraultzaileko gerrillari afarren erasoaldiak. Milaka afar iheslarik [[Etiopia]]ko Afar eskualdera joan behar izan zuten. Frantziak, laguntza militarra ematearen truke, demokraziarako bidea irekiko zuen prozesu bat hasteko eskatu zien Djibutiko agintariei. Hala, [[1992]]ko konstituzioak onartzen du alderdi aniztasun mugatua, baina ondoren etorri ziren hauteskunde «pluralistek» (1992ko legebiltzarrerako hauteskundeak, eta [[1993]]ko maiatzean Gouled Aptidon bera lehendakari hautatzea) ez zuten izan sinesgarritasun handirik, tartean izandako boikot, abstentzio eta irregulartasunak zirela-eta. 1993ko hauteskundeen ostean, armadak gerrilla afarrak kontrolatzen zuen lurraldea (estatuaren hiru laurdenak) mende hartzeko kanpaina burutu zuen.
 
[[Fitxategi:Ismail_Omar_Guelleh_2010.jpg|right|170px|thumb|[[IsmaïlIsmail Omar Guelleh]] presidentea.]]
[[1994]]ko abenduaren 26an, gobernuak eta FRUD alderdiak [[su-eten]] akordioa sinatu zuten. Hitzarmena ez zen nahikoa izan lasaitasuna eta berradiskidetzea ekartzeko, gerrillak indarberriturik eraso baitzuen [[1997]]ko irailetik aurrera. Urte horretan, [[Hassan Gouled Aptidon]]ek [[IsmäilIsmail Omar Guelleh]]ri pasatu zion agintea. [[1999]]ko apirilean, Guellehek irabazi zituen presidentetzarako hauteskundeak, gehiengo handiz. Urte horietan oztopoak pilatu zitzaizkion Djibutiko Errepublikari: gerra zibila, frantses tropen gutxitzea, [[Nazioarteko Diru Funtsa]]k ezarritako ekonomia neurri zorrotzak, inguruko herrialdeetatik etorritako iheslari andanak, uholdeak… [[2001]]eko maiatzaren 12an, FRUD eta gobernuaren arteko beste akordio bat sinatu zen, eta ofizialki gerra zibilari amaiera eman zitzaion, baina afarren kontrako jazarpenak iraun du.
 
== Gobernua eta administrazioa ==