Amable Arias: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
31. lerroa:
 
Gerora [[Bierzo]]ra egindako bidaietan Amable gero eta abstraktuago bilakatzen ari ziren paisaietan zentratu zen. Obra gogor eta adierazkorra da, haren izaera intimoarekin bat egiten duen grafia, beste behin.[[File:11 Obra plástica - Sin título, serie Tintas oxidadas, tinta sobre papel, año 1978-1980.jpg|thumb|Izenik gabe, Tintak ugertuta seriea, tinta paperean, 1978-1980|right|317x317px]]''Espacios Vacíos'' erakusketa (Donostiako Udaleko sotoak, 1963) ulertu ezina izan zen obra esperimentalekin ohituta ez zegoen publikoarentzat; besteak beste, Amablek utsik zeuden bost marko ipini zituen. Gauzak horrela, hiria erabat sumindu zen eta alkateak debekatu egin zuen "antzeko edozein adierazpen".
Pixka bat beranduago, 1966an, [[Gaur (artista-taldea)]] osatu zen. Amablek ideiaren sortzaile Sistiagarekin izandako solasaldiari esker sortu zen taldea eta gorpuztu egin zen [[Remigio Mendiburu]], [[Eduardo Chillida]], [[Jorge Oteiza]], [[Jose Luis Zumeta]], Nextor[[Nestor Basterretxea]] eta [[Rafael Ruiz BalerdirekinBalerdi]]rekin. Emen, Orain, Danok, Bizkaia, Araba eta Nafarroako taldeekin Euskal Eskola osatu zuten. Batasun laburra izan zen, denboran, baina erabakigarria, izan ere, Euskal Herriko belaunaldi berrien ildo artistikoak marraztu zituen.
 
[[1966]] eta [[1967]] urteetan ''atomoaren pinturan'' zentratu zen. Bertan materia desegin zuen, ikutu txikien bitartez. Hutsak eremu handiak hartu zituen. Garai horrek arte historialarien jakinmina piztu zuen, antzekotasun estetikoak atzeman baizitzakeen bolada horretan AEBetan garatzen ari zen minimalista[[minimalismo]] mugimenduarekin.
[[File:12 Obra plástica - El pijama de flores, serie Retratos pastel, pastel Rembrandt sobre papel, año 1974.jpg|thumb|"El pijama de flores", Pastel erretratuak seriea, Renbrandt pastela paperean, 1974|left|250x250px]]
[[File:13 Obra plástica - Biblioteca de Amable, retrato de Marx, tinta sobre un libro de Nicolaïevski.jpg|thumb|Amableren liburutegia, Marxen erretratua, tinta Nicolaïevskiren liburuan|right|310x310px]]
1970ean[[1970]]ean pintura abstraktutik aldendu zen, horrek iraultzailetik zuena galduta zegoen ustean, eta hortik aurrera ez zuen mugarik izango: abstraktuak eta figuratiboak biziraun zuten haren obran, nahastuta. Horrela, Amablesen lanetako askoren atzealde abstraktutik bere lanek elikatu ohi zituzten iruditeriko pertsonaiak sortu ohi ziren, humus sortzaile batek bizia eman izan balitzaien bezala.
 
Beti bide berriak urratu nahian ("margotua izateko edo margotzeko balio ez duena nahi dut" esan ohi zuen), batzuetan modu erraz batean eta beste batzuetan esperimentatzeko, ohiko tresnez baliatu ohi zen, horiei beste status bat emateko: pentsamentu eta umore objetuak, berpizte objetuak, salaketarako eta ebokaziorako objetuak, antimilitaristak, arinak… Horren abidide dira ''Biblioteca de Amable'' (liburuak), ''Posaderas bulevarianas'' (aipuak), ''Sobres sorpresa'' (zoriak), ''Historia de Euskal Herria'' (maketak zuriz), ''Copiador mil hojas'' (fotokopien aurreko artxiboak), ''Macabros'' (bere heriotzaren berri izanda egindakoa), ''Homenaje a Puigmiquel'' (antitesia), ''Huellas de un azul eléctrico'' (bulegoko tanpoiak)…
 
Beste batzuetan metodo klasikoagoez baliatu zen, collage, biñeta, urmargo, pastel… tintetan erabilitakoak bezala, baina beti ere berezko moduz erabilita. "Me gusta ir lego de técnicas", esan ohi zuen.