Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
== Lan plastikoa ==
[[File:6 Biografía - Maru Rizo fotografiada por Amable, año 1974.jpg|thumb|Maru Rizo, Amablek atera zion argazkian, 1974|left|361x361px]][[File:7 obra plastica - Carretera desde coto Wagner, óleo sobre lienzo, 81x100 cm, año 1960-61.jpg|thumb|"Carretera desde coto Wagner", olio ehunean, 1960-61|right|317x317px]]30 urteko ibilbide artistikoan (1954-1984) paperean garatutako lan grafikoak ugariak dira. Alderantzizkoa gertatu da olio-pinturekin; eskasak dira (303), izan ere, mihiseak oso garestiak ziren.
Amable Ariasen kasuan, bizitza eta obra estu lotuta daude: ''Teatro Principal'' seriea lotuta dago antzoki horretan egindako lanarekin; ''La guia'' izenekoa, gida turistiko batek egin zion enkarguarekin; ''Bodegones'' lana, espazioarekin eta lagunekin zuen harremanarekin; ''[[Bembibre]]'', haurtzaroarekin berriro elkartzearekin; ''Las manitas'', irrealaren izana aldarrikatzeko zuen joerarekin;
 
Papeles de fumar, arintasunarekiko zuen lilurarekin; Quimera bere borrokarekin, beti itxaropenez betea…[[File:9 Obra plástica - De lo invisible I y De lo invisible II, diptico óleo sobre lienzo, 195x514 cm, año 1972.jpg|thumb|"De lo invisible I" eta "De lo invisible II", olio ehunean diptikoa, 195x514 cm, 1972|left|388x388px]]Bere lehen erakusketarako (Donostiako Aranaz Darras aretoa, 1958) hiru kristo handi egin zituen. Nahiz eta muturreko katolizismoan hezi, ordurako bazterrean utzita zuen ideia erlijioso oro.[[File:8 Obra Plastica - a minúscula, óleo sobre lienzo, 114x195 cm, año 1966-67.jpg|thumb|"a minúscula", olio ehunean, 114x195 cm, 1966-67|right|318x318px]]Bi urte beranduago, 1960ean, hiriko arte lerro ofizialari bizkarra emanda De los 10 izeneko talde-erakusketa antolatu zuen, lagun batek utzitako sotoan. Honako hauek parte hartu zuten: [[Miguel Angel Alvarez]], [[Nestor Basterretxea]], [[Carlos Bizkarrondo]], [[Gonzalo Chillida]], [[Mari Paz Jimenez]], [[Jose Maria Ortiz]], [[Rafael Ruiz Balerdi]], [[Jose Antonio Sistiaga]], [[Juan Francisco Villagarcia]] eta Amable bera.[[File:10 Obra plástica - Sin título, serie Teatro Principal, acuarela sobre papel, año 1954-1957.jpg|thumb|Izenik gabe, Printzipal Antzokia seriea, akuarela paperean, 1954-1957|left|298x298px]]1961ean, [[Gipuzkoako elkarte artistikokoartistiko]]ko presidente izan zen, eta elkartea kultura eta plastika erakusketa zentroa bihurtzen saiatu zen.
 
Gerora Bierzora[[Bierzo]]ra egindako bidaietan Amable gero eta abstraktuago bilakatzen ari ziren paisaietan zentratu zen. Obra gogor eta adierazkorra da, haren izaera intimoarekin bat egiten duen grafia, beste behin.[[File:11 Obra plástica - Sin título, serie Tintas oxidadas, tinta sobre papel, año 1978-1980.jpg|thumb|Izenik gabe, Tintak ugertuta seriea, tinta paperean, 1978-1980|right|317x317px]]''Espacios VaciosVacíos'' erakusketa (Donostiako Udaleko sotoak, 1963) ulertu ezina izan zen obra esperimentalekin ohituta ez zegoen publikoarentzat; besteak beste, Amablek utsik zeuden bost marko ipini zituen. Gauzak horrela, hiria erabat sumindu zen eta alkateak debekatu egin zuen "antzeko edozein adierazpen".
Pixka bat beranduago, 1966an, [[Gaur (artista-taldea)]] osatu zen. Amablek ideiaren sortzaile Sistiagarekin izandako solasaldiari esker sortu zen taldea eta gorpuztu egin zen Remigio Mendiburu, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Jose Luis Zumeta, Nextor Basterretxea eta Rafael Ruiz Balerdirekin. Emen, Orain, Danok, Bizkaia, Araba eta Nafarroako taldeekin Euskal Eskola osatu zuten. Batasun laburra izan zen, denboran, baina erabakigarria, izan ere, Euskal Herriko belaunaldi berrien ildo artistikoak marraztu zituen.
 
1966 eta 1967 urteetan atomoaren pinturan zentratu zen. Bertan materia desegin zuen, ikutu txikien bitartez. Hutsak eremu handiak hartu zituen. Garai horrek arte historialarien jakinmina piztu zuen, antzekotasun estetikoak atzeman baizitzakeen bolada horretan AEBetan garatzen ari zen minimalista mugimenduarekin.