Eritrea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
138. lerroa:
[[1961]]. urtean, Eritrearen Askapenerako Frontea sortu zen, Eritrearen independentziaren aldekoa eta, 1962an, [[Haile Selassie]] [[Etiopia]]ko ''Negus'' edo erregeak, erantzun gisa, Etiopiako probintzia soil bihurtu zuen Eritrea. [[1970]]ean, Eritreako milaka lagunek utzi behar izan zuten etxea eta herria, Etiopiako armadaren [[napalm]]-bonbardaketek eragindako izugarrikerietatik ihesi. 1971ean, bitan banatu zen Eritrearen Askatasunerako Frontea baina, handik aurrera, Etiopiako armadak benetako gerra bati eutsi behar izan zion.
 
[[Fitxategi:War_Memory_Square_in_Massawa.jpg|thumb|260px|Gerraren memorial plaza, [[Massawa]].]]
[[1976]]an, Haile Selassie hil ondorengo urtean, Etiopiako militarrak nagusitu eta nolabaiteko bide negoziatua eskaini zieten Eritreako abertzaleei: autonomia eta amnistia. Baina, aldi berean, etiopiarrek inbasio bat prestatu zuten, [[Maroko]]ko [[Hassan II.a Marokokoa|Hassan II.ak]] [[Mendebaldeko Sahara]]n egin zuen bezala; ibilaldi gorriak direlakoak porrot handia izan zuen, ordea, eta, bestalde, entzungor segitzen zuten nazioartean Eritreako genozidioa salatzen ari ziren ahots guztien aurrean. [[1977]]tik aurrera, [[Sobietar Batasuna]]k eta [[Kuba]]k laguntza eskaini zioten Etiopiako gobernuari eta, negoziaziorik ezean, Eritreako talde armatuek zailtasun handiak izan zituzten Etiopiako armadaren erasoei eusteko.
 
143 ⟶ 144 lerroa:
 
=== Burujabetasuna ===
[[Fitxategi:Defense.gov_News_Photo_021210-D-2987S-057.jpg|thumb|220px|left|[[Isaias Afwerki]] eta [[AEB]]etako defentsa idazkari [[Donald Rumsfeld]], 2002an.]]
EAHFren behin-behineko gobernu berriak, nazioarteko herrialdeen eta Etiopiako gobernu berriaren onespenarekin, burujabetasunari buruzko erreferenduma deitu zuen [[1993]]ko apirilean, eta eritrearrek burujabetasunaren aldeko erabakia hartu zuten aho batez (%99,8). 1993ko maiatzaren 28an, [[Nazio Batu]]ek beren kideen artean onartu zuten Eritreako estatua. [[1994]]ko otsailean, EAHF alderdi politiko bihurtu zen, Demokrazia eta Justiziarako Herri Frontea, eta oraingoz hori da dagoen alderdi bakarra. Ondoko urteetan lehortea eta [[Sudan]]ekiko tirabirak izan dira aurrera egiteko oztopo nagusiak. Tirabira horiek Sudanen dauden milioi erdi iheslariak aberriratzea eragotzi zuten. 1995eko urrian Eritreako gobernuko buruak, [[Isaias Afwerki]]k, armak eskaini zituen [[Khartum]]go erregimenari aurre egingo zion edozein talderentzat. Biztanle gehienak behartasun gorrian bizi ziren bitartean, turismoa bilakatu zen diru-iturri nagusietako bat.
 
1999ko otsailean, berriro hasi zen Etiopiarekin borrokan, mugak zirela-eta. 100.000 jende hil zituen gerra horrek, eta beste ehunka milaren ihesa eragin. Gerra hori ez zen jokatu, Afrikako beste asko bezala, [[aihotz]] eta [[AK-47]] fusilez, artileria eta tankeez baizik. Aditu batzuek azpimarratzen dute [[Lehen Mundu Gerra]] gogorarazten zuela, [[lubaki]] borroka eta guzti<ref name="kamino">{{erreferentzia| abizena = Zubiria, Kamino | izena = Pello | url =http://www.argia.eus/argia-astekaria/2026/net-hurbil-eritrea-etiopia-gerra-eginez-ospatu-afrikaren-urtea | izenburua =Net Hurbil: Eritrea-Etiopia, gerra eginez ospatu «Afrikaren urtea»| argitaletxea = argia.eus, 2006-02-05, CC-BY-SA lizentzia| sartze-data = 2017-05-28}}</ref>. [[Nazioarteko Justizia Auzitegia]]k bi estatuen arteko mugak zehaztu zituen [[2002]]an, baina harremanak ez ziren hobetu.
272 ⟶ 274 lerroa:
 
== Ekonomia ==
[[Fitxategi:Eritrean_Highlands.jpg|thumb|right|220px|[[Tef]] saila Eritreako goi-ordokian.]]
[[Fitxategi:Eritrean_Railway_-_2008-11-04-edit2.jpg|thumb|right|220px|[[Arbaroba]] eta [[Asmara]] arteko burdinbidea.]]
Eritrean nekazaritza izan da bizibide nagusia goi-lautadan, iparraldean eta mendebaldean, euri gehiago egiten duelako horretarako baldintza egokiagoak dituzten lurretan hain zuzen. Kostalde zelaian eta iparraldeko eta mendebaldeko eremu lehorretan, berriz, abeltzaintza izan da bizibide nagusia. [[XIX. mende]]an eta [[XX. mende]]aren hasieran, lurraldea italiarren eta britainiarren mendean egon zen garaian, lehengaien produkzio ahalik eta handienari eta esportazioari begira egin zen ekonomia. Denbora horretan, industria arina ezarriz joan zen Asmara eta Mesewa inguruetan.