Eritrea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
54. lerroa:
Itsaso Gorriaren ertzak 1.000 kilometro baino gehiago ditu (itsasoaren izenetik dator herrialdearen izena; greko latinizatuan, ''erythraea'' gorria da). Lur-zerrenda estu bat da, oso euri gutxi izaten da, eta oso-oso beroa da. [[Danakil sakonunea]], hego-ekialdean, itsas maila baino beherago dago, eta munduko tenperatura beroenetakoak izaten ditu. Kostaldetik mendebaldera lurraldeak gora egiten du bat-batean, eta 1.830-2.440 metro bitarteko goi-lautada bat eratzen du. Kostan baino askoz euri gehiago egiten du han. Iparraldeko eta mendebaldeko mendiak 760-1.370 metroko garaiera dute, eta goi-lautadak baino euri gutxiago hartzen dute. Lautada zabalak daude [[Baraka]] ibaiaren mendebaldean eta Setit-en iparraldean.
 
[[Soira]] da punturik gorena (3.018 metro), herrialdearen erdialdean kokatua. Beherena, [[Afar sakongunea]] (−75 metro), hego-ekialdean dago, Etiopiako mugaren ondoan.<ref name="cia"></ref>.
 
=== Hidrografia ===