«Eritrea»: berrikuspenen arteko aldeak

6 bytes added ,  Duela 3 urte
t
ez dago edizio laburpenik
t
Eritrea eta [[Etiopia]]ren arteko harremanak mingotsak izan dira betidanik. Eritreak Etiopiako erresuma zaharrari [[Itsaso Gorri]]rako bidea ixten dio. Kostaldea [[Otomandar Inperioa|turkiar otomanoen]] esku mende luzez egon ondoren, XIX. mende bukaeran italiarrek eskuratu zuten. [[Bigarren Mundu Gerra]] arte, Italiak gobernatu zituen batera Eritrea eta Etiopia. Gerra bukatutakoan, [[Nazio Batuen Erakundea]]k deskolonizazio prozesua martxan jarri eta erabaki zuen Eritreak Etiopia barruko estatu federatu bat izan behar zuela. [[Haile Selassie]] etiopiar erregeak, ordea, federazioa desegin eta Eritrea Etiopiako probintzia soil bihurtu zuen<ref name="kamino"></ref>.
 
[[1960]]an gertatu zen anexioa. Urte berean hasi zuten Eritreako jendeek 30 urtez luzatuko zen askapen gerra. 1991n bukatu zen: eritrearrek -etiopiar matxinoek lagunduta- Etiopiako armada mendean hartu zuten. Garaipenaren tamaina adierazteko, hona bi zifra: 4,5 milioi biztanleko herria da Eritrea, eta Etiopiak 73 milioi ditu<ref name="kamino"></ref>.
 
== Demografia ==
31.942

edits