Justo Mokoroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +biografia infotaula automatikoa, +bizialdia
No edit summary
5. lerroa:
== Bizitza ==
 
[[Baleriano Mokoroa]]ren semea izan zen. [[Eskolapio]]etako erlijiosoa izan zen. ''[[Euskal-Esnalea]], [[Argia (aldizkaria)|Zeruko Argia]]'' eta'' [[La Voz de Navarra]]'' aldizkarietan hasi zen idazten. 1935ean ''[Genio y Lengualengua. Euskal izkuntza eta izaera]]'', hizkuntza senari buruzko saiakera eman zuen argitara. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, [[Aire-sur-l'Adour]]era eta, gero, [[Txile]]ra joan behar izan zuen. Mokoroak euskal literaturaren [[antologia]] bat, ''Gure baratzeko loreak'' izenekoa, argitaratu zuen Txilen egiten zen ''Euzkadi'' aldizkarian. 1955ean Euskal Herrira itzuli zen, eta Bilboko Eskolapioen Ikastetxeko erretore izan zen hiru urtez. 1925ean [[Arturo Campion]]en '' El último tamborilero de Erraondo (Erraondo´ko azken danbolinteroa)'' euskaratu zuen. [[Arantzazuko Batzarra|Arantzazuko Biltzarraren]] ondoren, [[euskara batu]]aren auzia agertu zenean, gogor agertu zen batasunaren kontra. ''De vida o muerte. Operación salvamento'' (1956) eta ''Lengua vasca de hoy y de mañana'' (1971) liburuetan agertu zituen bere arrazoibideak. Baina, hala ere, Justo Mokoroaren lan garrantzitsuena hil aurreko urtean argitaratu zen: ''Repertorio de locuciones del habla popular vasca: Ortik eta emendik'' (1990) izeneko esamoldeen bilduma erraldoia (bi liburukitan).
 
== Lanak ==
=== Saiakera ===
* ''[Genio y lengua. Euskal izkuntza eta izaera]]'' ([[1935]])
* ''[[Batasunari buruz agurka eta beste batzuk aurka]]'' ([[1968]])
 
=== Itzulpena ===
* ''[[Erraondo'ko Danbolinteroa; Arturo Kanpion]]'' ([[1958]], ''Ellacuria'')
 
=== Hiztegia ===
* ''[[Ortik eta emendik]]'' ([[1990]], ''Labayru - Etor'')