Isaias Afewerki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
[[Fitxategi:Isaias_Afwerki_in_2002.jpg|thumb|right|180px|Isaias Afewerki.]]
'''Isaias Afewerki''' edo '''Afwerki''', [[tigrinyera]]z ኢሳይያስ ኣፈወርቂ ([[Asmara]], [[Eritrea]], 1945eko otsailaren 2a) [[eritrea]]r [[gerrilla]]ri eta buruzagi [[politika|politikoa]] da.
 
== BiografiaBizitza ==
1966an, 20 urte zituela, lotu zitzaion Afewerki Eritrea [[Etiopia]]tik askatzeko borrokari. [[Addis Abeba]]ko Unibertsitatean ikasten hasia zen, baina ikasketak utzi, eta [[Eritrearen Askapenerako Frontea]]n (EAF) sartu zen. [[Txinako Herri Errepublika|Txinara]] bidali zuten gero, trebatzera, eta handik itzultzean, eskualde baten ardura eman zioten. 1970ean, zatiketa gertatu zen EAF barruan. Afewerki Eritrearen Askapenerako Herri Frontean (EAHF) kokatu zen, eta guda-unitate baten agintaritza eman zioten.
 
1977an, EAHFren idazkari nagusiaren ordezko izendatu zuten, eta, hamar urte geroago, idazkari nagusi. 21 urte Etiopiaren aurkako gerrillan aritu ondoren, Afewerki armada garaile baten buru zela sartu zen Asmaran, Eritreako hiriburuan. 1991n behin-behineko gobernu baten buru hautatu zuten; gobernu hark Eritrearen etorkizuna erabakitzeko [[erreferendum]]a antolatu behar zuen bi urteko epean. Nahiz eta bera independentzia osoaren aldeko izan, Afewerkik ez zuen erabat baztertu [[konfederazio]] bat egitea Etiopiarekin, herri horren mendean baitzen egona Eritrea 1952az gero. 1993ko erreferendumean, Eritreak Etiopiatik bereiztea erabaki zuen, eta Isaias Afewerki izendatu zuten estatu jaioberriaren lehendakari.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
{{commonskat}}
{{bizialdia|1946ko||Afewerki, Isaias}}
[[Kategoria:Eritreako politikariak]]
[[Kategoria:1946ko jaiotzak]]