Ana Cleveskoa (1515–1557): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+jaiotza eta heriotza datak
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
[[Fitxategi:Anne of Cleves, by Hans Holbein the Younger.jpg|thumb|right|Ana Cleveskoa, Hans Holbein ''Gazteak'' margotua, 1539]]
 
'''Ana Cleveskoa''' (alemanez, ''Anna von Jülich-Kleve-Berg''; ingelesez, ''Anne of Cleves''; [[Düsseldorf]], [[1515]]eko [[irailaren 22]]a - Hever, [[1557]]ko [[uztailaren 16]]a) noble alemana eta [[Henrike VIII.a Ingalaterrakoa]]ren laugarren emaztea izan zen; [[Ingalaterra]]ko erregina izan zen 1540ko urtarrilaren 6tik urte bereko uztailaren 9ra arte. Bikoteak ez zituen ezkontza-eginbideak bete, eta ez zuten erregina ezkontide koroatu. Ezkontza baliogabetua izan ondoren, erregeak konponbide eskuzabala eman zion, eta ordutik aurrera Anaz hitz egitean, ''erregearen bihotzeko ahizpa'' esaten zuten.
 
== Bizitza ==
Ana [[Düsseldorf]]etik gertu jaio zen, 1515ean, eta Joan III.a Cleveskoaren lau seme-alabetatik bigarrena zen. Joan III.ak [[Erasmo Rotterdamgoa]]ren eragina izan zuen, eta [[Erreforma protestantea|Erreforma]]ren barruan joera moderatua erakutsi zuen. Joan III.a hiltzean, 1538an, Anaren anaia Gilen Jülich-Cleves-Berg-eko duke bihurtu zen.
 
[[Fitxategi:Anne of Cleves Signature.svg|thumb|250px|left|Ana Cleveskoaren sinadura]]
 
Hamabi urte zituela (1527), Ana [[Frantzisko I.a Lorrenakoa]]rekin —honek ez zituen hamar urte besterik— ezkontzea hitzartu zen. Hitzarmena ''ofiziosoa'' zela kontsideratu zen, eta 1535ean bertan behera utzi zen.