«Austria»: berrikuspenen arteko aldeak

26 bytes added ,  Duela 3 urte
t
[[Lehen Mundu Gerra]]ren ondoren, industria eskualderik gabe gelditu zen Austria. 1929ko krisiak, Alemaniaren batasunak eta [[Bigarren Mundu Gerra]]k areagotu baizik ez zuten egin egoera latz hori. Azken gerraren ondoren, oreka ekonomiko berria lortu zuten, [[Marshall Plana]]tik abiatuta. Gaur egun, biztanleko barne produktu gordina munduko garaienetakoa da (47.300 dolarrekoa 2015ean, munduko 27.a<ref name="cia"></ref>). Inbertsioei eman zaien garrantziari esker (barne produktu gordinaren % 20-25), lortu da emaitza hori. 1946. urteaz geroztik, ekonomia jarduera nagusiak nazionalizatu egin ziren (petrolioa, merkataritza banku handienak, ibai eta aire garraio nagusiak, burdinbiderako gaien fabrikak, gas naturalaren ekoizpena, elektrizitatea, besteak beste), baina azken urteetan pribatizazioa bultzatu da. Austria eredutzat har daiteke ekonomia dinamikoa eta askotarikoa gauzatzen jakin duen estatu menditsua den aldetik.
 
=== Nekazaritza, abelzaintza eta basozaintza ===
=== Lehen sektorea ===
Nekazaritzak eta basozaintzak barne produktu gordinari egiten dioten ekarpena txikia bada ere(%1,3 2015ean<ref name="cia"></ref>), oso sektore garatua da. Nekazari asko jarduera batean baino gehiagotan aritzen dira, mendialdean batez ere; inguru horietan turismoa, eskulangintza eta industria jarduera osagarriak baitira. Austriaren orografia egokia ez bada ere nekazaritzarako, produkzioa askotarikoa izatea lortu da: [[gari]]a, [[garagar]]ra, [[olo]]a, [[arto]]a, azukre erremolatxa. Mahastiak eta fruitu arbolak ordokietan landatzen dira. Belardi eta larreak ugari dira (eremuaren %28). Behi aziendak garrantzi handia du: Austria [[esne]], [[gazta]] eta [[gurin]] ekoizle handia da. Fruituak, barazkiak eta, batez ere, olioak, ordea, inportatu egin behar dira.
 
31.421

edits