«Eusko Langileen Alkartasuna»: berrikuspenen arteko aldeak

ELA(a) sindikatuari buruzko parrafo bat gehitu dut, ea gero sindikatu horren orria sortzen dudan.
(ikurra gehitu eta webgunea eguneratu)
(ELA(a) sindikatuari buruzko parrafo bat gehitu dut, ea gero sindikatu horren orria sortzen dudan.)
=== Bigarren Errepublika eta ELAren gorakada ===
[[1929]]an ospatu zen ELAren lehen Biltzarra [[Eibar]]ren. Bertan onartu zen ELAren lehen programa ideologikoa, eta bi urtez behin kongresua egitea erabaki zen. [[Espainiako Bigarren Errepublika]]n ELAk gorakada nabarmena izan zuen Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Araba eta Nafarroan taldeak osatu zituzten. Bestalde, arrantzale eta nekazariak ere sindikatuan sartzen hasi ziren, eta ELA gizarteko sektore abertzaleetako eragile esanguratsuenetakoa bihurtu zen. Horrela, [[Euskal Herriarentzako Sortaraua|Lizarrako Estatutuan]] jasota geratu ziren ELAk gizarte eta lan alorretan egiten zituen errebindikazio ugari. Garai hartan, ELAk bere kontura antolatu zituen babes sozialerako neurriak, besteak beste, langabeentzako laguntzak, jantoki sozialak ([[Emakume Abertzale Batza]]ko kideekin batera), etab. Hala ere, ELA ez zen laguntza sozialerako sindikatu izatera mugatu, eta jarrera errebindikatiboek indarra hartzen jarraitu zuten, besteak beste, grebetan parte hartuz. Garai hartan, ELA eta EAJk harreman estuak zituzten: ELAko kide gehienak EAJren botoemaileak ziren, [[Eusko Abertzale Ekintza]]ko batzuk kenduta.
 
=== 1976ko kongresua eta zatiketa ===
[[1976|1976an]] kongresua egin zuen ELAk. Bertan sindikatuaren alor batek, joera ez-sozialistakoak eta EAJrekin lerratuak, sindikatua uztea erabaki zuen eta Eusko Langileen Alkartasuna (Askatuta) sindikatua sortu zuten. Eszisio honek 1990 arte iraun zuen, non ELA(a) berriz integratu zen ELA nagusian.
 
== XII. Batzorde Exekutiboa ==
Anonymous user