Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-leinua +etxea)
| erlijioa = [[Kristautasun|Kristaua]]
}}
'''Eneko Aritza'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak'']</ref> —{{lang-ar|ونّقه‎|Wannaqo}}— ([[circa|c.]] [[770]] - c. [[852]]) [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda|Nafarroako errege-erreginen]] dinastian lehen izen ezaguna da, nahiz eta oraindik ez [[errege]] eta ez [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako]] deitu (ez eta [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko]] ere)<ref name= "Mar">{{erreferentzia|abizena= Martínez Díez|izena= Gonzalo|izenburua = Sancho III el Mayor Rey de Pamplona, Rex Ibericus| urtea = 2007|argitaletxea = Marcial Pons Historia|lekua = Madril |isbn = 978-84-96467-47-7 |orrialdea= 21-23}}</ref>. Ingurunean [[Karolingiar leinuaetxea|Karolingiar inperioaren]] aurka ziharduten jauntxoen artean buruzagi zen. [[Kordobako emirerria|Kordobako emirren]] menpeko izatea erabaki zuen, eta hari bidaltzen zizkion atxilotutako karolingiar soldaduak. Tratua zuzenean [[Tutera]]ko [[Banu Qasi]] familiarekin egin zuen.
 
== Jatorria ==
Eneko Aritza 770. urte inguruan jaio zen eta gutxi gorabehera 852an hil zen. [[Aritza leinuaetxea|Aritza]] izeneko familiakoa, X. mendean jada abizen hori erabiltzen zuten agirietan.<ref name="Lacarra">{{erreferentzia|abizena= Lakarra de Miguel |izena= José María |izenburua= Textos navarros del Códice de Roda |bilduma= Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon |alea= 1 |orrialdea= 194–283 |urtea= 1945}}</ref> [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] errege dinastia izango zenaren sortzailea, Aritzaren inguruan sortu baitzen Iruñeko errege-dinastia, Enekotarrak izenez ere ezaguna.
 
Eneko Aritzaren jatorria ezezaguna da. Aitaren izena ere zalantzazkoa dute adituek. Leireko agiri batean {{lang|la|''Enneco ... filius Simeonis''}} (Eneko Ximenoren semea) agertzen da eta bestean, bere hileta-liburu antzekoa dena honelaxe dio: {{lang|la|''Enneco Garceanes, que fuit vulgariter vocas Areista''}} (Eneko Gartzez [Gartzearen semea], arruntean Aritza ezaguna). Geroagoko historialari askok agiriak hartu dituzte hizpide baina litekeena da ustelak edo gero sortuak izatea. XI. mendeko kronikariek - [[Ibn Hayyan]]ek edo [[Al-Udri]]k-, Eneko eta bere anaia ''ibn Wannaqo'' ({{lang-ar|بن&nbsp;ونّقه}}, "Enekoren semea" erabiltzen zuten abizen moduan.<ref name="Lacarra" /><ref name= "Barrau-Dihigo">{{erreferentzia|abizena= Barrau-Dihigo |izena= Louis |izenburua= Les origines du royaume de Navarre d'apres une théorie récente |aldizkaria= Revue Hispanique |alea= 7 |orrialdea= 141–222 |urtea= 1900}}</ref> [[Rodrigo Semenez Arradakoa]]k (c. 1170–1247) [[Bigorra|Bigorreko]] kondea edo bigorretarra zela zioen baina ez dago teoria babesten duen iturririk.<ref name= "Barrau-Dihigo" /> Badaude [[Semeno leinuaetxea]]ren gobernadoreen noble bat besterik ez zela esaten dutenak baina teoria hau bere burua legeztatzeko erabili zuten semenotarrek.<ref name="Lacarra" />
 
Enekoren amaren izena ere ezezaguna da. Tradizioak Oneka izena zuela dio, baina ez dago honi buruzko iturririk. Aditu guztiek [[Musa ibn Fortun|Musa ibn Furtun]] buruzagi [[muladi]]a ere ezkondu zuela eta [[Musa ibn Musa]] izan zuela semea diote.<ref>[[Ibn Hayyan]] eta [[Al-Udri]]k Eneko eta Orti Enekoitz amaren partez Musa ibn Musaren anaiak zirela zioen. Ezkontzen ordena zalantzazkoa da, Lévi-Provençalek eta Pérez de Urbelek kristau ezkontza lehendabizikoa zela diote eta Sánchez Albornozek, berriz, musulmana.</ref> Musa gaztea Tuterako Banu Qasien buruzagi bilakatu zenean, anaien arteko aliantza bere eremuetan burujabea izateko oso erabilgarria izan zen.
 
[[Kategoria:Nafarroako errege-erreginak]]
[[Kategoria:Aritza leinuaetxea]]
[[Kategoria:Sobrarbeko kondeak]]
{{bizialdia|770eko hamarkadako|852ko|Eneko 1}}