Juanito Lope: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Loturak:Pablo Gorosabel, Felipe Dugiols
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Juanito Lope''' —jaiotzako izen-deiturez, '''Juan Lope Jimenez'''— ([[Tolosa]], [[Gipuzkoa]], [[1917]]ko [[irailaren 12]]a – [[1981]]eko [[irailaren 1]]a) [[eskultore]]a eta [[marrazkilari]]a izan zen. Bere jaioterriko gizarte bizitzan sendo sustraitua,<ref>{{Erreferentzia|abizena=Goñi|izena=Juanma|izenburua=2017, año de Juanito Lope|hizkuntza=es|data=2017-01-14|url=http://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/tolosa/201701/15/2017-juanito-lope-20170115003957-v.html|aldizkaria=Diario Vasco|sartze-data=2017-05-22}}</ref> Juanitoren hainbat busto, eskultura eta marrazki daude Tolosan bertan ([[Pablo Gorosabel]], Adrian Laskibar, [[Felipe Dugiols]], baserritarra, euskal dantza, Wenceslao Maiora, Francisco de Tolosa, Ramos Azkarate, Alexander Fleming, Izaskungo ama birjina…). [[Tolosaldea]]n ere gordetzen dira bere lanak, hala nola [[Alegia]]n (Txintxarri elkarteko armarria), [[Altzo]]n (Erraldoia), [[Amezketa]]n (Fernando Amezketarra) eta [[Orexa]]n (Jesukristo). Gainera, Loperen marrazkiak, bustoak eta armarriak hainbat elkarte eta tabernatan ageri dira; eta [[Ordizia]]n, [[Beasain]]en, [[Zumarraga]]n, [[Zarautz]]en eta [[Zalduondo]]n, besteak beste, tolosarraren lanak dituzte kaleetan.<ref name=artistainauterizalea>{{Erreferentzia|aldizkaria=Tolosaldeko Ataria|abizena=Saizar|izena=Joxemi|izenburua=Juan Lope, artista eta inauterizalea|url=https://ataria.eus/komunitatea/joxemisaizar/1487337328626|data=2017-02-17|sartze-data=2017-05-22}}</ref>
 
Marrazteko teknika berezia bezain sinplea eta esanguratsua zuen Juanitok. Oinarrizko pintzelkadaz, maisutasunez islatzen zuen pertsonaia guztien izaera. Orri soil batean garatzen zuen jorratu nahi zuen gaia, ironia eta umore finez, plano eta egoera ezberdinetan kontakizun sekuentziala eginez, komikien modura.<ref>{{Erreferentzia|aldizkaria=Tolosaldeko Ataria|izenburua='Juanito Lope arte espiritua" lehiaketa deitu dute|url=https://ataria.eus/tolosa/1489599441116|sartze-data=2017-05-22|data=2017-03-29}}</ref>