Luigi Boccherini: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t bizialdia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
11. lerroa:
Aitak, Luigiren gaitasuna ikusita, [[Erroma]]ra bidali zuen, garai horretan konpositore ospetsua zen Giovanni Battista Costanzi-rekin ikastera. Han [[Palestrina]] eta [[Allegri]]ren lanekin trebatu zen. 1757an, Erromako [[San Petri basilika]]n ikasketak amaitu ondoren, aitak [[Austria]]ko gorte inperialean postua lortu zuela eta, harekin eta senideekin batera [[Viena]]ra joan zen.
 
Boccherini Luccara[[Lucca]]ra itzuli zen, bere jaioterrian ospea izateko ilusioarekin. Baina arrakasta gutxi —eta soldata baxua— zuela ikusita, 1765ean [[Milan]]era joan eta han Pietro Nardini eta Filipo Manfredi biolin-jotzaileekin eta Giuseppe Cambini biola-jotzailearekin batera osatutako hari-laukote batean kontzertu-bira bati eman zion hasiera. Haydnen, Boccherini beraren eta beste konpositore garaikide batzuen lanek osatzen zuten haien errepertorioa. 1764 eta 1768 bitartean bi oratorio osatu zituen: ''Giuseppe riconosciuto'' eta ''Gioas re di Giudea''.
 
1768an Parisen jarri zen bizitzen Filipo Manfredirekin batera. Gutxika-gutxika Boccherini geroz eta ezagunago eta ospetsuago egin zen. Espainiako [[enbaxadore]] zen Joakin Anastasio Pignatelli ezagutu zuten, eta hark Madrilera joateko konbentzitu zituen, Luis Antonio Borboikoa eta Farneseren —Karlos III.aren anaiaren— babespean. Baina egonaldia ez zen espero bezain onuragarri gertatu, Madrilen bizi ziren musikari italiar askok Boccheriniren talentuari inbidia baitzioten, eta, gainera, gortean gehien preziatzen zuten generoa opera baitzen.
 
[[Luis Antonio Borboikoa]] Avilako Arenas de San Pedro herrira bidali zuten, eta orkestra osoa eraman zuen berarekin. Han eta Candeleda izeneko herrian idatzi zituen Boccherinik bere lan ederrenetako asko.
 
== Gainbehera eta heriotza ==
[[Luziano Bonaparte]] kontsul frantziarra izan zen haren azken mezenasetako[[mezenas]]etako bat, baita [[Frederiko Gilen II.a]] erregea ere. Bere bizitzako azken urteak latzak izan zituen, Espainiako mezenasak galtzeaz gain, bi emazteak eta bi alaba ere hil baitzitzaizkion. Madrilen[[Madril]]en hil zen, 1805ean, nahiko egoera pobrean.
 
{{Elhuyar-HPS 2012 | data=2012/12/14}}