Errusia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean|xirkan}}
{{Herrialde infotaula
| gentilizioa = errusiar
227 ⟶ 226 lerroa:
== Demografia ==
=== Biztanleria ===
[[Fitxategi:Federal_subjects_of_Russia_by_population_dencity.svg|thumb|right|300px|[[Biztanleriaren dentsitate]]a Errusiako subjektu federaletan]]
Errusiak 144.498.215 biztanle baino gehiago zituen 2017 hasieran, 146.839.000 [[Krimeako Errepublika|Krimea]] eta [[Sebastopol]] barne<ref name="errolda"></ref>. [[Biztanleriaren dentsitate|Dentsitatea]] txikia da, 9 biztanle kilometro koadroko, baina eskualdeen araberako aldeak oso handiak dira: Europako Errusian bizi dira (lurralde osoaren laurden batean) biztanleen %80 inguru. Asiako Errusian, [[Transiberiar Trenbidea]]ren inguruan bizi da jendea, eta oso dentsitate txikia dago hortik landa.
 
1991n izan zuen Errusiak populaziorik handiena: 148.689.000 biztanle. Ordutik aurrera, biztanle kopuruak beherakada izugarria izan zuen (emankortasun tasa, [[1999]]an, 1,3 haur emakumeko zen). Beherakada horren arrazoiak hauek dira: bizitza maila jaistea, [[alkoholismo]]arekin eta [[suizidio]]arekin zerikusia duten heriotzak ugaritzea, difteria eta tuberkulosia eta antzeko izurriak zabaltzea, haurren heriotza tasa igotzea (23 heriotza 1.000 jaioberri biziko, 1999an). Egoera politikoak eta ekonomikoak ez zuen hazkunde demografikoa bultzatzen baina, horrezaz gainera, beste zenbait faktore ere hartu behar dira kontuan: [[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren sortu zen gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desoreka; haurdun ez gelditzeko sistema gisa abortua erabiltzeak antzutasun kasuak gehitu zituen; haurren hilkortasuna zuzenean zegoen lotua ospitaleen egoera txarrari, eta jaioberrien elikadura eskasari. Sobietar Batasunaren garaian langabeziarik ez bazegoen ere, ekonomiaren aldaketaren ondorio zuzena langabezia haztea izan zen, eta [[1998]]an %11ra iritsi zen. Zenbait lantegiren hondamenak eta ekonomia aparatu osoarenak, oro har, oso egoera larrian utzi zuen biztanleen zati handi bat.
 
[[Fitxategi:Russia_natural_population_growth_rates_2015.PNG|thumb|right|300px|Biztanleriaren hazkunde-tasa Errusiako subjektu federaletan 2015ean]]
[[Migrazio]]ek orekatu zuten, hein batean, biztanleriaren beherakada. Sobietar Batasuneko antzinako errepubliketan zeuden errusiarren itzulerak ([[1960ko hamarkada]]n hasi zen), eta Sobietar Batasunaren desagertzeak areagotu egin zuen biztanleen mugimendua: errepublika askotan diskriminazio latza pairatzen zuten errusiarrek, eta alde egiten zuten. Migrazioaren balantza, hortaz, oso positiboa zen: urteen arabera, 100.000 eta 600.000 lagun bitartekoa (erdiak ez errusiarrak). 2016an, biztanleriaren hazkunde-tasa %-0,06 izan zen
 
Biztanleen %74 bizi da hiriguneetan (2015)<ref name=cia></ref>. Izan ere, [[1950eko hamarkada]]z gero da Errusian hirietako biztanleria landa aldekoa baino ugariagoa. Herri urrunegiak edo biztanle gutxikoak ezabatzeko politika bultzatu zen, modu kaotikoan, komunismoaren garaian, eta politika hori bazterrera utzi zen [[Leonid Brezhnev]]en garaian. Aldiz, [[datxa]] kopuruak (landa aldeko etxeak) oso gora egin zuen 1980tik aurrera. Hirietako biztanleria asko hazi zen XX. mendean. Hiri gehienak sobietarren garaian sortu ziren; hiri handienen garapenari eman zitzaien garrantziak, errentagarriagoak eta arrazionalagoak zirelakoan, lurraldearen desoreka ekarri zuen. Hala, sobietar erregimenaren zentralizazio ezin zorrotzagoa izan zen desoreka horren sorburua. Azpiegiturak eskasak dira ordea, eta are eskasagoak sobietarrek hutsetik sortu zituzten hiri txikiagoetan (100.000 biztanletik behera).
 
=== Banaketa etnikoa ===
[[Fitxategi:Percentage of Russians by region.svg|thumb|right|300px|[[Errusiar]] etniakoen ehunekoa Errusiako subjektu federaletan 2010ean {{legend|#ff0000|>%80}}{{legend|#ff9955|%70—79}}{{legend|#ffccaa|%50—69}}{{legend|#ffe6d5|%20—49}}
{{legend|#ffffff|<%20}}
]]
Biztanleen ugaritasun etnikoa oso handia da: ia 200 talde etniko, 2010eko erroldaren arabera. Errusiarrak dira talde handiena (%77,7); [[tatariar]]rak %3,7 dira, [[ukraina]]rrak %1,4, [[baxkir]]rak %1,1, [[Txuvas herria|txuvaxak]] %1 eta [[txetxen]]ak %1<ref name=cia></ref>. Errusiar ez direnen ia %65k beren nazio lurraldea dute, errepublika edo eskualde autonomoa, eta, hortaz, lurralde propiorik gabeko etniek baino hobeto gorde dituzte kultura eta hizkuntza berezitasunak. Hiri gehienak etnia-anitzak dira, baina errusiarrek agintzen dute denetan, herri eta herrixketan ez bezala.