Errusia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
165. lerroa:
 
=== Inperioa ===
{{sakontzeko|Errusiar Inperioa}}
[[Fitxategi:Ivan_the_Terrible_(cropped).JPG|thumb|220px|right|<small>[[Ivan Izugarria]], [[Viktor Vasnetsov]]en margoa</small>]]
Mongolak garaituta, [[Moskuko Printzerria]] estatu ahaltsu bihurtu zen. [[Ivan III.a Errusiakoa|Ivan III.a Handia]] ([[1462]]-[[1505]]) izan zen [[tsar]] izena hartu zuen lehena. Nobleak bere mende hartu zituen eta [[Sofia Paleologoa]] [[Bizantzio]]ko printzesarekin ezkondu zen; haren ondorioz, antzinako Bizantziar Inperioaren errituak bereganatu zuen Ivan III.ak, haren jabegai eta ondorengotzat baitzeukan bere burua. Hasieran, Errusiako iparraldea hartu zuen mende, eta gero hegoaldea, mongolen ondorengoek zeuzkaten lurraldeak alegia. Eta azkenik, [[Lituaniako Dukerri Handia]]ren zati bat ere hartu zuen. [[Ivan Izugarria]]k ([[1547]]-[[1584]]) nobleekiko harremana are estuago lotu zuen eta inperioaren mugak zabaldu zituen ekialdera eta hegoaldera. [[Baltikoa]]n barrena egin zuen hedatze saioak suediarren eta poloniarren lurraldeekin egin zuen topo.
183 ⟶ 184 lerroa:
 
=== Sobietar Errusia ===
[[Fitxategi:Feb 1917.jpg|thumb|280px|right|<small>[[Otsaileko Iraultza]]</small>]]
{{sakontzeko|Otsaileko Iraultza|Urriko Iraultza|Sobietar Batasuna}}
[[Lehen Mundu Gerra|Lehenengo Mundu Gerraren]] barruan, [[1917]]an [[Errusiako Iraultza]] piztu zen ekonomiak eta gerrak ekarritako krisialdia eta tsarren gobernu autokratikoaren aurkako nahigabea zirela-eta. Hastapenean, [[liberalismo|liberalek]] eta [[sozialismo|sozialista moderatuek]] hartu zuten agintea, baina, gerrari amaiera eman ezinik, [[urriaren 25]]ean, [[komunismo|komunistek]] bereganatu zuten ([[Urriko Iraultza]]). Horrez geroztik [[1991]]ra arte, Errusiako historia [[Sobietar Batasuneko historia|Sobiet Batasunekoa]] da. Alderdi bakarreko estatu horrek lazeria andana jasan behar izan zuen, batik bat [[Bigarren Mundu Gerra]]n [[Alemania Nazi|alemaniarrek]] [[Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran|inbaditu zutenean]].
 
188 ⟶ 191 lerroa:
 
=== Errusiar Federakundea ===
[[Fitxategi:Boris_Yeltsin_19_August_1991-1.jpg|thumb|280px|left|<small>[[Boris Jeltsin]]</small>]]
[[1991]]ko abuztuan, gobernuko ministro [[marxismo|marxista]] batzuek estatu kolpe bat jo zuten, Gorbatxoven gobernuaren erreformak baliogabetzeko eta errepubliken gaineko kontrola beren gain hartzeko. Kolpeak huts egin zuen, baina Gorbatxoven boterea asko ahuldu zen, eta [[Boris Jeltsin]]en ospeak gora egin zuen. Orduz geroztik, Errusiak ahalegin izugarriak egin zituen politika sistema demokratikoa eraikitzen eta [[merkatuko ekonomia]] egituratzen, aro komunistako gizarte, politika eta ekonomia kontrolak ordezkatuz. Erreforma ahalegin horiek ekonomia eta politika araudi eta praktika nahasiak ekarri zituzten. Industriak, nekazaritzak, egitura militarrak, gobernu zentralak eta diruak (errubloa) kalte handiak izan zituzten; baina, aldi berean, 1991z gero, zenbait hauteskunde egitea lortu zen, lehendakaritzakoak eta legebiltzarrekoak batik bat, eta eskualdeko hauteskunde asko ere bai.