Errusia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
156. lerroa:
Errusia zelai, oihan, basamortu eta [[tundra]] hedadura izugarria da, garai nahasi asko bizi izan duena: [[mongol]]en agintea XIII-XV. mendeetan; [[tsar]]ren agintaldi beldurgarriak; suediar, frantses eta alemaniarren inbasio masiboak, eta aro komunista ([[1917]]-[[1991]]), Errusiak eremu ikaragarri handia [[Sobietar Batasuna]] menderatzen zuena.
 
=== Lehen urteak ===
[[Fitxategi:Kievan_Rus_en.jpg|thumb|260px|left|<small>[[Kieveko Rusa]] [[XI. mende]]an</small>]]
[[IX. mende]]an [[barego]]ak, [[Suedia]]tik zetozen [[normandiar]]rak, sartu ziren Errusiako zabaldian, eta haien eragina [[Baltiko]]tik [[Itsaso Beltz]]eraino hedatu zuten. [[Finlandia]]ko herriek ''rus'' izenez ezagutzen zituzten baregoak. Soldaduak izateaz gainera, merkatariak ere ziren, eta lurralde haietan bizi ziren herri nomada [[eslaviar]]ren ekonomia aldarazi zuten; haiekin nahastu ziren, eta Baltiko eta Itsaso Beltza bitarteko ibai bazterretan, merkataritzan jardun ziren herriak sortu zituzten. Hura izan zen [[Kiev]], [[Smolensk]] eta [[Novgorod]] hirien sorrera.
 
164 ⟶ 165 lerroa:
 
=== Inperioa ===
[[Fitxategi:Ivan_the_Terrible_(cropped).JPG|thumb|220px|right|<small>[[Ivan Izugarria]], [[Viktor Vasnetsov]]en margoa</small>]]
Mongolak garaituta, [[Moskuko Printzerria]] estatu ahaltsu bihurtu zen. [[Ivan III.a Errusiakoa|Ivan III.a Handia]] ([[1462]]-[[1505]]) izan zen [[tsar]] izena hartu zuen lehena. Nobleak bere mende hartu zituen eta [[Sofia Paleologoa]] [[Bizantzio]]ko printzesarekin ezkondu zen; haren ondorioz, antzinako Bizantziar Inperioaren errituak bereganatu zuen Ivan III.ak, haren jabegai eta ondorengotzat baitzeukan bere burua. Hasieran, Errusiako iparraldea hartu zuen mende, eta gero hegoaldea, mongolen ondorengoek zeuzkaten lurraldeak alegia. Eta azkenik, [[Lituaniako Dukerri Handia]]ren zati bat ere hartu zuen. [[Ivan Izugarria]]k ([[1547]]-[[1584]]) nobleekiko harremana are estuago lotu zuen eta inperioaren mugak zabaldu zituen ekialdera eta hegoaldera. [[Baltikoa]]n barrena egin zuen hedatze saioak suediarren eta poloniarren lurraldeekin egin zuen topo.
 
Ivan Izugarria hil zenean, barne gatazkaz betetako garai bat hasi zen, harik eta [[1613]]an [[Romanov]] dinastiako [[Mikel I.a Errusiakoa|Mikel I.a]] aginpidera heldu zen arte. Lehen Romanovtarrek erregetzaren indarra finkatu zuten, baina nobleekiko borrokek jarraitu zuten. [[Petri I.a Errusiakoa|Petri I.a Handiak]], erregetza europarren eredua hartuta, inperioa eraberritu nahi izan zuen. Nobleak hartu zituen mende, [[merkantilismo]]a bultzatu zuen eta Baltiko aldera hedatzera saiatu zen, Errusiak itsasora irtenune bat izan zezan. Suediarrak garaitu zituen [[1709]]an eta Baltikoko itsasertzean hiriburua eraiki zuen, [[San Petersburgo]]. Petri Handia hil zenean, nobleen azpikeriak eta tsarren ahulezia nagusitu zen, berriz, harik eta [[Katalina II.a Errusiakoa|Katalina II.a Handia]] ([[1762]]-[[1796]]) erreginaren garaia arte. Katalinak, atzera, nobleak mendean hartu zituen, gobernua berriro antolatu zuen, eta arteak eta zientziak asko bultzatu zituen; nekazarien mendekotasuna gero eta handiagoa zen, ordea. [[Itsaso Beltz]]eraino eraman zituen eskualdeko mugak, eta Poloniaren banaketan parte hartu zuen.
 
[[Fitxategi:Panorama_dentro.JPG|thumb|300px|right|<small>[[Krimeako Gerra]]ko [[Sebastopolgo setioa]]</small>]]
Katalinaren seme [[Paulo I.a Errusiakoa|Paulo I.a]] matxinada ilun baten ondorioz, hil zuten. Haren seme zen [[Alexandro I.a Errusiakoa|Alexandro I.ak]] ([[1801]]-[[1825]]), hilketan nahastua bide zegoenak, ordezkatu zuen erregetzan, eta Moskuraino iritsi ziren [[Napoleon]]en osteei kontra egin behar izan zien. [[Vienako Batzar]]rean ([[1815]]), Napoleonek lur jo ondoren, Errusiak bere mugak zabaldu zituen eta gainerako herriek aintzakotzat hartu zuten, indar handiko herrialde gisa. [[Nikolas I.a Errusiakoa|Nikolas I.ak]] ([[1825]]-[[1855]]) burdinbidea ezarri eta sistema burokratikoa berritu zuen, baina ez zuen, ordea, aldakuntza sozialik onartu eta horren aldeko saio guztien kontra egin zuen. Erregetzaren azken urteetan [[Ingalaterra]], [[Frantzia]] eta [[Otomandar Inperioa]]ren kontra borrokatu zen [[Krimeako Gerra]]n ([[1853]]-[[1856]]).
 
173 ⟶ 176 lerroa:
 
=== Azken tsarrak ===
[[Fitxategi:Construction_work_on_the_Eastern_Siberian_Railway_near_Khabarovsk_LCCN2004708079.jpg|thumb|240px|left|<small>[[Transiberiar Trenbidea]]ren eraikuntza, [[1895]]</small>]]
[[Alexandro II.a Errusiakoa|Alexandro II.ak]] erreforma politika bati ekin zion: [[jopu]]ak galarazi zituen, unibertsitateari autonomia eman zion, erreforma judiziala egin zuen eta, aginpidea deszentralizatzeko asmoz, udal batzarrak sortu zituen. Hala ere, erreforma horiek guztiengatik ez zen gizarteko maila apalenen egoera ekonomikoa hobetu, eta oldar saioak piztu ziren. [[1874]]etik aurrera, tsarrak erreformak bazterrera utzi zituen. [[1881]]ean hil egin zuten. [[Alexandro III.a Errusiakoa|Alexandro III.ak]] ([[1881]]-[[1894]]) prentsa askatasuna murriztu zuen erabat, liburutegiak hustu zituen, eta autonomia kendu zion unibertsitateari, horrela bukatu nahi baitzuen bide iraultzaileekin. Inperio osoa berdintzen saiatu zen eta [[errusiera]] ezarri nahi izan zuen nahitaez errepublika baltikoetan. [[Judu]]en kontrako legeak argitaratu zituen eta, horren ondorioz, askok alde egin behar izan zuten. [[Transiberiar Trenbidea]] eraiki zuten, eta [[Siberia]]ren kolonizazioa bultzatu zen.
 
[[Fitxategi:Tsar_nikolai.jpg|thumb|220px|right|<small>[[Nikolas II.a Errusiakoa|Nikolas II.a]] enperadorea</small>]]
[[Nikolas II.a Errusiakoa|Nikolas II.ak]] (1894 - 1917) aurrekoaren politikarekin jarraitu zuen, noble atzerakoienen laguntzarekin. Atzerriko inbertsioei esker, Errusia industrializatu egin zen berehala. Industrializatze horren ondorioz, langile klasea sortu zen; Errusiaren hedadura handia kontuan hartuta, langile gutxi hala ere, baina oso bilduak hiri nagusietan. Langileek oso soldata urriak jasotzen zituzten, eta ekonomia arazo larriak. Nekazari gehienak miseriarik gorrienean bizi ziren, zergek estututa. Jauntxoek, gainera, ekoizten zen gehiena esportatu egiten zuten, eta barne hornidura arazoak sortu ziren, salneurriak gora egiten zuten, eta goseteak izan ziren. Hala eta guztiz ere, [[1914]]ean inperioko biztanleria 175 milioiraino igo zen. [[1904]]ean, [[Errusia-Japonia Gerra|japoniaren kontrako gerra]] izan zen. Protesta ugari izan zen, gerra galdu eta hilen kopuru altua ikusita. Hurrengo urtean, urtarrilaren 22an, protestan zenbiltzan langileen sarraskia izan zen (Igande Gorria), eta tsarraren ospe ona lur joa gelditu zen. Uztailean, [[Potemkin korazatua]]ren eskifaia matxinatu egin zen. Tsarrak hondamendia saihesteko Duma edo legebiltzarra antolatu zuen. Hala ere, langileen sobiet iraultzaileak birrinduak izan ziren eta buruzagiak atxilotuak eta deportatuak. Lehen bi dumak, [[1906]] eta [[1907]]an batere berrikuntzarik egin gabe ezereztatuak izan ziren. Hirugarren dumak [[1912]]. urtera arte iraun zuen, eta gizarteko talde atzerakoienez osatua zegoen. Bien bitartean, gizartearen oldar nahia hazi egin zen. Laugarren duma liberalagoa bazen ere, beranduegi zen erreformarik egiteko sistema autokratiko eta atzeratu hartan, egitura politikoa eta administratiboa ez baitzen batere eraginkorra.