Miren Azkarate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
4. lerroa:
 
[[1978]]tik [[1988]]ra, [[Deustuko Unibertsitatea]]k Donostian duen Campuseko Euskal Filologia Fakultateko irakaslea izan zen Morfosintaxi eta Lexikologia irakasgaietan. [[1988]]tik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Euskal Filologian katedraduna. [[1992]]az gero [[euskaltzainen zerrenda|euskaltzain]] osoa da. [[1995]]etik [[2000]]ra, tutoretzako aholkularia izan zen. [[Euskara batu]]ko eta [[Gramatika]]ko batzordekidea da. Lehenengo emakume euskaltzain osoa izan zen, Jean Haritschelharren zuzendaritzapean. [[1996]]tik [[1997]]ra, Euskarako errektoreordea izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean, [[Pello Salaburu]] errektorea zenean. [[1997]]tik [[2000]]ra, irakasleen errektoreorde postuan egon zen.
 
Euskal Telebistan aurkezle ibili zen, [[Patxi Altuna]], [[Kike Amonarriz]] eta [[Andoni Egañarekin]] batera, ''[[Balinda]]''<ref>[http://www.berria.eus/ahomentan/hirugeltokietabidegurutzebat/ Aritz Galarraga. Berria. 2013-05-15] {{Cite news|url=http://www.berria.eus/paperekoa/1498/028/001/2013-05-15/balinda.htm|abizena=Galarraga|izena=Aritz|izenburua=Balinda|data=2013-05-15|egunkaria=Berria|formatoa=|hizkuntza=eu|sartze-data=2017-05-17}}</ref> lehiaketan.
 
[[2001]] eta [[2005]] bitartean, [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegoko]] VII. legegintzaldian, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua izan zen [[Euzko Alderdi Jeltzalea|Eusko Alderdi Jeltzalearekin]]. [[2004]]an, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile kargua hartu zuen. Ondorengo VIII. legegintzaldian, [[2005]]ean hasitakoan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburu eta eledun egon zen [[2009]]ra arte.
21 ⟶ 23 lerroa:
* [http://www.euskadi.net/r33-2288/eu/contenidos/informacion/equipo_gobierno/eu_9464/azkarate.html Miren Azkarateren profila Eusko Jaurlaritzaren webgunean]
* [http://www.inguma.org/egiledatuakgakoa.php?egile_gakoa=1045&hizkuntza=eu Miren Azkarate Inguma datu-basean]
 
== Erreferentziak ==
<references />
 
{{kutxa hasiera}}