Energia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
Nik zure bizitzako zarta ematean sortzen den indarra.
[[Fitxategi:Lightning over Oradea Romania 2.jpg|thumb|200px|Tximistak]]
*
'''Energia''' [[magnitude fisiko]] bat da; [[Lan (fisika)|lana]] egiteko [[materia]]ren ahalmena da, [[bero]]a sortzea, [[argi]] egitea eta [[higidura|mugimendua]] eragitea ahalbidetzen duena.
 
[[Nazioarteko Unitate Sistema|Nazioarteko Sisteman]], [[Joule (unitatea)|joulea]] (j) da energia-unitatea, baina beste unitate batzuen bidez ere adieraz daiteke.
 
Kontzeptu zientifiko bat da, ''aldakuntzak eragiteko ahalmena''ri lotuta dagoena. Hala ere, hitz bera zientziaren testuingurutik at ere maiz erabilia da. Zientzia arloan erabilpen zehatza eta esanahi doia ditu baina esparru ez-zientifikoetan askotan ez da zehetasun bera aurkitzen.
 
Zientziari dagokionez [[magnitude|izari]] abstraktua da, ''[[sistema]] itxi'' baten estatu dinamikoarekin lotuta dagoena eta denboran zehar aldaezin agertzen dena. Esate-baterako zera esan daiteke: [[energia zinetiko]]rik gabeko sistemak geldi daude. Sistema bat hasierako egoera batetik geroko egoera batera eramateko behar den [[Lan (fisika)|lana]], magnitudeari dagokionez, sistema horrek izan duen energiaren aldakuntzaren parekoa da.
 
== Etimologia ==
[[Antzinako greziera]]zko ''energeia'' ({{lang|grc|ενέργεια}}) hitzetik sortu zen (''en + ergon''), gero latinez ''energia'' forma hartu zuen, eta hortik iritsi da gure egunotara (euskaraz: ''energia''; ingelesez: ''{{lang|en|energy}}''; gaztelaniaz: ''{{lang|es|energía}}''; frantsesez: ''{{lang|fr|énergie}}'').
 
== Energia motak ==
 
* [[Energia mekaniko]]a: energia mota hau hiru energia talde desberdinetan bana daiteke:
 
* [[Energia zinetiko]]a: Energia hau gorputzek [[higidura|mugitzean]] lortzen dutena da. Energia hau garbi agertzen da, adibidez, kotxe batek istripua edukitzen duenean (Ec)
 
* [[Energia potentzial]]a: gorputzek beren [[posizio]]a dela-eta duten energia mota da (Ep).
 
* [[Energia potentzial grabitatorio]]a: Lurrazaletik altuera batera egoteagatik gorputzek duten energia mota da. Adibide argienetako bat [[zentral hidroelektriko]]arena da (g).
 
* [[Argindar|Energia elektrikoa]]: [[intentsitate elektriko|korronte elektriko]]ak duena da. [[Zentral elektriko]]ak deritzen eraikin handietan sortzen da, [[sorgailu elektriko]]en bidez. Pila lehorretan edo metagailu elektrikoetan (bateria hitzez ere ezagutuan) ere sortzen da honako hau.
 
* [[Energia nuklear]]ra: Energia [[atomo nukleo|nukleo atomikoetatik]] dator. [[Fusio nuklear|Fusio]] eta [[fisio nuklear|fisio]]-erreakzio nuklearretatik datorren energia mota da. Nukleoak zatitzen (fisioa) edo batzen (fusioa) direnean sortzen da. Horrelakoetan, nukleoen masaren parte bat energia bihurtzen da.
 
* [[Energia termiko]]a: Gorputz batek, bere [[tenperatura]], [[Bolumen (espazioa)|bolumen]], [[presio]]a eta [[materiaren egoera|egoera fisikoa]] direla eta duen energia. [[Barne energia]] bezala adierazten da maiz.
 
* [[Erreakzio kimiko|Energia kimikoa]]: naturako konposatu guztiek dutena da, barneko loturen energiaren kausaz. Bai materia bizigabean eta bai materia bizidunean gertatzen diren erreakzio kimikoetan agertzen da, hau da, naturako substantzia guztiek duten energia mota hau atomoak biltzeko indarraren ondorioz.
 
* [[Erradiazio-energia]]: [[erradiazio elektromagnetiko]]ak duena da, adibide argiena [[argi]]ak duena, beraz, eguzki-energia da garrantzitsuena, izan ere azpimarratzekoa da, Lurrean dugun energia gehiena Eguzkitik datorrela.
 
== Energiaren kontserbazioa eta degradazioa ==
 
“Energia ez da sortzen, ezta deuseztatzen ere, transformatu baizik.” Beraz, esaldi honek,, munduan, momentu honetan, energia kopuru jakin bat dagoela eta kopuru hori inoiz ez dela aldatuko esan nahi du, izan ere, energia transformatzen joaten da, eta mota bateko energiatik beste mota bateko energiara pasa daiteke, baina inoiz ez desagertu.
 
* Degradazioa: Hala ere, energia degradatu egin daitekeela esaten da, hau da, erabilgarria izateko gaitasuna gal dezake, nahiz eta prozesuan zehar ez den energia apurrik ere galtzen. Adibidez, auto batek, erregai gramo batean daukan energiarekin gurpilak bira ditzake eta erregaia erretzean, eta horrela energia modu erabilgarri batean transmititzen da. Erregaia erretzen ari den bitartean, bero moduan beste energia mota bat ere transmititzen da, eta energia hori naturara pasatzen da, beraz, ez da modu erabilgarri batean transmititzen, izan ere, autoak ezin du energia hori erabili.
 
* Kontserbazioa: [[Termodinamikaren lehenengo legea|Kontserbazioaren legearen]] definizioa honako hau izango litzateke: Sistema isolatu batean energia-mota guztien baturak konstante dirauela, hau da, energia ez sortzen ez deuseztatzen, baizik transformatu soilik egiten dela dioen legea. Termodinamikaren Lehen Legearen baliokidea da.
 
Izatez, energiaren kontserbazioa ez da naturan gertatzen diren fenomenoen deskripzioa, fenomenoen bilakaerari buruzko baieztapena baizik: energia izeneko kantitatea, edozein fenomeno fisiko gertatzen dela ere, aldatu gabe geratzen den kantitatea da. Hau da, sistema baten energia-mota desberdinetan dagoelarik, horien guztien batura beti berbera da, fenomeno fisikoa gertatu aurretik eta fenomeno fisikoa gertatu ondoren.
 
== Energia berriztagarriak eta ez-berriztagarriak ==
 
=== Berriztagarriak ===
{{sakontzeko|Energia berriztagarri}}
Ingurumenaren degradazioa, garapen-bidean dauden herrialdeen eta herrialde garatuen arteko desoreka energetikoa, eta baliabide erregaien ahitzea, energia berriztagarrien garapena bultzatu duten faktoreak dira.
 
Energia berriztagarriek komunean dituzte hainbat ezaugarri:
 
Energia tradizionalek ingurumenari egiten diotena baino kalte txikiagoa edo batere kalterik ez dute eragiten.
* Inbertsio handiak eskatzen dituzte normalean.
* Agortezinak edo oso ugariak dira.
* Baliabide naturalen aprobetxamendua suposatzen dute.
 
Erabili ahala inoiz agortuko ez diren energiak dira.Ingurumenarekin errespetutsuak dira eta inguruan eskuratu daitezke.
* [[Eguzki-energia]]. Honako hau, eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da. Eguzkia iturri agortezina da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen dugu.
 
* [[Biomasa]]. Prozesu naturalek eraturiko konposatu organikoetatik lortzen da. Esate baterako, hondakinen hartziduraren ondorioz sortutako biogasa edo azukreen eraldaketa bidez lortutako alkohola energia-iturri biomasikoak dira. Naturatik zeharka edo zuzenean ateratzen den energia-erregaia da biomasa.
 
* [[Energia eoliko|Eolikoa]]. Haizeak eragiten edo sortzen duen energia da. Gizakiak erabili zuen lehenengoetarikoa izan zen errotak eta abar mugitzeko, eta gaur egun ere erabiltzen da errota industrialei, bonbei…energia eman edo eta mugiarazteko.
 
* [[Energia hidrauliko|Hidraulikoa]]. Ibaietako ura da energia honen sortzailea. Ura urtegi batean bilduko da, eta gero, altuera handi batetik erortzen utziko da turbina baten gainera, eta turbina horrek, biratzean, elektrizitatea sortuko du. Zentral hidraulikoak jartzeko lekurik aproposenak presetako ur-jauziak dira. [[XIX. mendea]]ren bigarren erdialdean sortu zen [[Frantzia]]ko [[Alpeak|Alpeetan]].
 
* [[Itsas-energia]]. Energia lortzeko balio duten hiru itsas fenomeno daude: olatuak, mareak eta sakontasunaren araberako tenperatura-aldaketak eta horiek aprobetxatzen dira elektrizitatea lortzeko… Itsas-zentralak soilik mareak asko mugitzen diren tokietan daude.
 
* [[Energia geotermiko|Geotermikoa]]. Lurrak bero itxuran gordetzen duen energia da. Gizakiak antzinatik erabiltzen du. Hori lortzeko, ura zorupean jartzen da, barnealdeko berotasuna oso handia den tokietan. Ur hori berotzean, ur-lurrun bihurtu, eta ur-lurruna elektrizitatea sortzeko erabiliko da.
 
=== Ez-berriztagarriak ===
{{sakontzeko|Energia ez berriztagarri}}
Erabili ahala agortzen diren energia-iturrietako energiak dira.
 
* [[Petrolio]]aren errekuntzatik sortutakoa. Petrolioa erregai fosila da, kolore ilunekoa eta likidoa. Bere osagaiak hidrokarburo-nahasketa bat sufrea, oxigenoa eta nitrogenoa dira, neurri aldakorretan.
 
* [[Gas natural]]aren errekuntzatik sortutakoa. Substantzia erregai gaseosoen nahastea da: metanoa, etanoa, propanoa, butano nitrogenoa, karbono dioxidoa, hidrogeno sulfuroa, helioa eta argona.
 
* [[Harrikatz|Ikatzaren]] errekuntzatik sortutakoa. Ikatza erregai fosila da, Aro primarioaren aldi Karboniferoan metatutako landare hondarrek jasandako eraldaketen azken emaitza. Lau ikatz-mota daude: antrazita, harrikatz, lignito eta zohikatza.
 
== Ikus, gainera ==
 
* [[Joule (unitatea)|Joule]] eta [[Joule moleko]]
* [[E=mc²]]
* [[Termodinamikaren lehenengo legea]]
 
== Kanpo loturak ==
* [http://01energia.blogspot.com.es/ Energia lantzeko gunea]
 
{{commonskat}}