Baiona: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
26. lerroa:
'''Baiona''' [[Lapurdi]]ko hiriburua eta [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] hiri nagusia da. Halaber, [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoko [[Euskal Herriko hiri nagusien zerrenda|hamargarren hiririk jendetsuena]] da. Baionak, [[Angelu (Lapurdi)|Angelu]] eta [[Biarritz]]eko udalerriekin batera, [[Euskal Kosta-Aturri|BAB]] izeneko gune metropolitarra osatzen du.
 
[[20072017]]. urteaz geroztik [[Euskal Hirigune Elkargoa]]ren hiriburua da eta erakunde honetako egoitza nagusia hiri honetan dago.
 
[[Antzinako Erroma|Erromatarren]] garaian sortua, ''Lapurdum'' izena izan zuen, geroago inguruko lurraldearen izena izatera (Lapurdi) igaroko zena. [[XI. mendea|XI. mendetik]] aurrera, apezpiku hiri bihurtu zen, ''Bajonencis'' elizbarrutiko buru izendatu baitzuten. Baionak goiburua ''nunquam polluta'' du ([[euskara]]z, «inoiz ez zikindua»), mendeetan zehar hiribildua setiatzeko izan ziren 14 saiakerak, gutxienez, porrot egin zutelako.