Nafar Herriaren Batasuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
28. lerroa:
UPN [[1979]]ko [[urtarrilaren 3]]an sortu zen Iruñeko Gabriel Erdozain notario aurrean sinatutako eskritura bidez. Ideiak eta estatutuak Jose Angel Zubiaurrek prestatu zituen, [[Jesús Aizpún|Jesus Aizpun Tuero]]ren mandatuz, Zubiaurrek Aizpúnen biografian azaldu bezala. Beraz, ez zen alderdiaren eraketa biltzarrik antolatu, notario aurreko egintza baizik. Jose Angel Zubiaur, Maria Isabel Beriain, Ramon Echeberria, [[Javier Chourraut]], Miguel Aramendia, eta Javier Gomara eman zuten izena aktan horretan. Azken hau hautatu zuten presidente. 1979ko martxoko hauteskundeetara aurkeztu eta eserleku bat lortu nuen, 28.000 boto bilduz eta, hartara, alderdiaren biziraupena bermatuz.<ref>Esparza, J.M. Aoiz, F. Zabaleta, P. (2016), 305-306. or.</ref>
 
{{esaera2|Uste dugu Nafarroa ezin daitekeela jo ez historikoki, ez arrazaz, ez hizkuntzaz, ezta ekonomiaz ere Euskal Herriko zatitzat [País Vasco], ezta Nafarroa eta Espainia ez beste entitate bateko zatitzat ere.|Jesús Aizpún ''[[Diario de Navarra|El Diario de Navarra]]''n, Espainiako erregeari adierazitakoaz, 1979<ref>Esparza, J.M. Aoiz, F. Zabaleta, P. (2016), 307. or.</ref>}}
 
Urte horretako bertako udal hauteskundeetan, Iruñean bost zinegotzi eskuratu zituzten, eta Nafarroako eskuineko bigarren indar bilakatu. Ekintza publikoak eta ardura publiko egokitu berriak "Aizpún klana" deitutakoaren abokatu bulegokideek eta senitartekoek bete zituzten. 1981ean egin zuten lehen biltzarra, ''Navarra unida'' lelopean. Une horretan, hainbat ardura esleitu ziren, ia denak aipatu ingurunekoak. Ospakizunak ez zuen aktarik utzi, Patxi Zabaletak jendarteko eta propagandako ekintza hutstzat dauka.<ref>Esparza, J.M. Aoiz, F. Zabaleta, P. (2016), 305-306. or.</ref>