2014ko Eurovision Abesti Lehiaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Baskesc (eztabaida | ekarpenak)
Baskesc (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
13. lerroa:
}}
[[Fitxategi:B%26W_Hallerne_2014-04-27_3.jpg|thumb|183x183px|B&W Hallerne, Eurovision 2014-ko egoitza, jatorriz [[ontziola]] izandako eraikina.]][[Fitxategi:ESC2014_-_Austria_04.jpg|thumb|right|200px|Conchita Wurst "Rise Like a Phoenix" abesten lehiaketaren eszenatokian.]]
'''2014ko Eurovision Abesti Lehiaketa''' [[Eurovision Abesti Lehiaketa]]ren 59. edizioa izan zen. [[Kopenhage]]ko [[B&W Hallerne]] aretoan ospatu zen, [[Danimarka]]n. Finalerdiak maiatzak 6 eta 8an ospatu ziren, eta final handia maiatzak 10ean. Aurkezleak [[Pilou Asbæk]], [[Nikolaj Koppel]] eta [[Lise Rønne]] izan ziren. Lehiaketako garailea [[Austria]] ordezkatzen zuen [[Conchita Wurst]] [[drag queen]]-a izan zen, "Rise Like a Phoenix" kantuarekin. Austriak lortutako bigarren garaipena izan zen, lehenago [[1966ko Eurovision Abesti Lehiaketa|1966]]an irabazi zuelarik. [[Bigarren postua [[Herbehereak|Herbeheretako]] ordezkaria zen [[The Common Linnets]] duoarentzat izan zen, "Calm After the Storm" kantuarekin herrialdearen postu hoberena lortuz 1975 ostean. [[Suedia]]ko ordezkaria zen [[Sanna Nielsen]], "Undo" kantuarekin, hirugarren izan zen.
 
37 herrialdek hartu zuten parte guztira, aurreko urteetan baino gutxiagok. [[Polonia]] lehiaketara itzuli zen bi urteko eten baten ostean, eta [[Portugal]] urte baten ostean. Aldiz, [[Bulgaria]], [[Kroazia]], [[Serbia]] eta [[Zipre]]k partaidetzari uko egin zioten arazo ekonomikoak zirela eta.