Nafarroako Ikurren Legea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
'''24/2003 Foru Legea''', baita '''Ikurren Legea''' deitua ere, [[2003]]ko [[apirilaren 11]]an [[Nafarroako Foru Erkidegoa]]n indarrean sartu zen foru lege bat da. Legearen sortzaileak eta onartzaileak diren [[espainiar nazionalismo|espainiar alderdi nazionalistentzat]] erkidego horretako [[ikur]]rak erregulatzen dituen legea da, aldiz, [[eusko abertzaletasun|euskal alderdi abertzaleentzat]] [[Ikurrin]]aren aurkako ''ad hoc'' edota espreski sortutako legea da. Azken hau baieztatzeko [[Iruñeko Sanferminak|Iruñeko Sanferminen]] hasiera adierazten duen urteroko [[uztailaren 6]]ean [[UPN]]ren agintaldian [[Iruñeko udal plaza|Udal plazako txupinazoa]]n Ikurrinarekin inortxo ere ez sartzeko udaltzainek jartzen ziren oztopoak adibide gisa jarri ohi dituzte, aldiz munduko edozein herrialde edo txokotako banderekin doan edonorri oztoporik jartzen ez zaion bitartean.
 
Bitxikeria edo kontsaesan gisa, lege honen arabera, [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] udaletxe, nafar gobernu edo udal erakunde ofizial eta eraikin publikoetan [[Ikurrin]]a zintzilikatzea legez kanpokoa da, eta isunarekin edo udal kargudunen kargu kentzearekin zigortzen da., Ezbaina ez die eragiten [[Nafarroa Behera|Nafarroa Behereko]] udaletxeei; hain zuzen, bertan Ikurrina zintzilikatzea guztiz arrunta, ohikoa eta egunerokoa da.
 
[[2017]]ko [[martxoaren 30]]ean [[Nafarroako Parlamentua]]k bozketa bidez Ikurren Legea indargabetu zuen: [[Geroa Bai]], [[Euskal Herria Bildu]], [[Ahal Dugu]] eta [[Nafarroako Ezker Batua]]ren aldeko bozkekin eta [[Nafar Herriaren Batasuna]], [[Nafarroako Alderdi Sozialista]] eta [[Nafarroako Alderdi Popularra]]ren aurkakoekin.