Ignazio Loiolakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
24. lerroa:
1516 urtetik Naiarako duke eta Nafarroako [[erregeorde]] Antonio Manrique de Lararekin eskuz esku aritu zen. Haren agindutara, 1520-22 urteetan [[Gaztelako Komunitateen Gerra]]n hartu zuen parte, erregearen alde noski, eta Gipuzkoan korrejidore baten aurka altxatu zirenekin bitartekaritza arrakastatsua egin zuen. gatazka militarra saiheste aldera. Giro horretan, Ignazio Loiolakoa eragingo zuen gertakari garrantzitsuena 1521eko maiatzean izan zen, Gaztelako giro nahasia profitatuta eta Nafarroako erresuma berreskuratzeko [[Albreteko leinu]]ko [[Henrike II.a Nafarroakoa]]ren tropek Nafarroan sartu eta Iruñean gotorturik zeuden Gaztelako erregearen aldeko tropak setiatu zituztenean.
 
Iruñeko tropa defendatzaileen buruzagitza Ignazio Loiolakoak eta anaia Martinek hartu zuten, Pedro Beaumontek ihes eginda. Tropa setiatuek ez zituzten onartu nafar erregearen aldeko tropen buru [[André Foixkoa]]ren errendizio eskaintzak, eta hala Iruñeko gaztelua bonbardatu zuten. Egun Iruñeko [[San Ignazio basilika]] dagoen lekuan bertan, bonbarda-bala batek Ignazio larriki zuen bi hanketan<ref>{{Erreferentzia|izenaabizena=Tellechea Idígoras, |izena=José Ignacio (|abizena=1928-2008)|izenburua=Ignacio de Loyola : la aventura de un cristiano|argitaletxea=Sal Terrae|data=2006-01-01|url=https://www.worldcat.org/oclc/920187277|isbn=9788429312591}}</ref>.
 
Iruñea hartuta, André Foixekoa Ignazio sendatzeko bitartekoak jarri zituen, etsai militarrak izan arren, Ignazioren ospea aintzat hartzeaz gainera, ahaide txikiak ere bazirelako. Lehen premiazko sendaketen ondoren, oinetxera eraman zuten, anaia Martin gidari. Loiolara helduta, Martin Itziolakoa zirujauak hartu zuen Ignazioren zaurien ardura. Hil ala biziko zenbait ebakuntzaren ondoren, azkenean sendatu egin zen, bizitza guztirako herren geratu bazen ere.