«Kondor Legioa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t
[[Fitxategi:Legion Condor Links.svg|thumb|Kondor Legioaren zutoihala.]]
[[Fitxategi:Bf109C LegionCondor2.jpg|thumb|Kondor Legioko Jagdgruppe 88 taldearen [[Messerschmitt Bf 109|Bf 109 C-1]] ehiza-hegazkin bat.]]
'''Kondor Legioa''' ({{lang-de|Legion Condor}}) [[Alemania nazi]]ko [[Luftwaffe|aire armadako]] gudariz osatutako unitate bat izan zen, [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]] [[Francisco Franco|Francoren]] alde borrokatzeko bidalia. [[Adolf Hitler]]rek, [[Luftwaffe]]ko buru zen [[Hermann Göring]]ek proposatuta, eta Alemaniako aire indarra gerra erreal batean probatzeko asmoarekin, Francori aire laguntza eskaini zion sekretupean.
 
Kondor Legioak laguntza hori era askotan eman zuen: tropen eta hornigaien garraioa, ehiza-hegazkinen eta bonbaketarien bidezko erasoak (adibidez, [[Gernikako bonbardaketa]]), Errepublikaren aldeko indarren antolamendua matxinatuei jakinarazteko miatze-hegaldiak...
 
[[Fitxategi:Bf109C LegionCondor2.jpg|thumb|left|Kondor Legioko Jagdgruppe 88 taldearen [[Messerschmitt Bf 109|Bf 109 C-1]] ehiza-hegazkin bat.]]
 
Alemaniari parte hartze horrek bere aparatuen kalitatea hobetzea eta akatsak zuzentzea ahalbidetu zion, Hitler prestatzen ari zen gerrarako ([[Bigarren Mundu Gerra]]).