Hirugarren Reicha: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
207. lerroa:
Gerra hasi zenean kontzentrazio esparruen kopuruak gora egin zuen, gero eta preso gehiago hartzen baitzituzten. Errepresioa gogortu egin zen, eta judu, [[ijito]], homosexual, gaixo eta etsai politikoak atxilotu zituzten. Juduei dagokionez, edo [[ghetto]]etan biltzen zituzten ([[Łódź|Lodz]], [[Varsovia]]…), edo atzerrira bidaltzen zituzten bestela. Baina aldi latzena [[Wannseeko Konferentzia|Wannsee Konferentziaren]] ondoren hasi zen (1942ko urtarrila), agintari naziek ''[[Holokaustoa|Azken Konponbidea]]'' bilatzea erabaki zutenean, alegia, Europako judu guztiak era sistematikoan hiltzea ([[Gas ganbera|gas ganberetan]] eta errausketa labeetan). 1941ean, Errusiako inbasioaren garaian, polizia bereziek milioika lagun hil zituzten ([[Wilhelm Keitel|Keitel mariskalaren]] ''Nacht un Nebel'' –Gaua eta Lainoa– dekretuak babesturik).
 
Kontzentrazio esparruen sistema, bizitzeko baldintza gogor eta atxilotuak lekuz aldatzea eta sistematikoki desagertaraztearekin bospasei milioi judu hil zituzten, [[holokausto]]a delakoa. Horiez gainera, lau milioi400.000 ijito inguru ([[Porraimos|europar ijitoen herenalaurdena]]) eta ia ehun mila buruko gaixo. Hil zituzten juduetatik erdiak poloniarrak ziren, eta ehuneko hamarrera jaitsi zen judu kopurua.
 
Aliatuek, gerra amaitu zenean, [[Nurenbergeko epaiketak|Nurenbergeko epaiketetan]] (1945. urte bukaera-1946. urteko lehen hilabeteak) agintari naziak epaitu zituzten delitu horiengatik eta beste batzuengatik.