«Pazifikoko Gerra»: berrikuspenen arteko aldeak

t (Galeren aldatzea)
[[Filipinak|Filipinetan]], [[Luzon]]era, irla handienera, lehorreratuta, [[Manila]] [[martxoaren 3]]an bereganatu zuten aliatuek. Irletako konkista osoa uztailean bukatu zen. Hori burutu baino lehen, halere, beste aurrerapauso batuk eman zituzten estatubatuarrek. [[Iwo Jima]] irla estrategikoki oso garrantzitsua zen, hortik [[B-29]] bonbaketariei laguntza eman ahal baitzitzaien. Hor, japoniarren defentsa bereziki gogorra izan zen, eta aliatuen hildakoen kopurua oso altua izan zen (ikusi, [[Iwo Jimako gudua]]). [[Okinawa]]n, hurrengo helburuan ere, bajen kopurua oso handia izan zen.
 
Ozeano Barean zehar erresistentzia gune andana geratu arren, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] komandantziak Japoniako inbasioa azarorako zeukan aurreikusita. Nolanahi ere, [[Iwo Jimako gudua|Iwo Jima]]n eta [[Okinawa]]n aurkitutako aurkaritzak beste plan bat pentsatzera eraman zituen.
 
Uztailean, [[Manhattan Proiektua]]ri esker, munduko lehen bonba atomikoa sortu zen. [[Harry S. Truman]] AEBetako presidente berriak arma berri hori erabiltzeko deliberoa hartu zuen, Japoniak lehenbailehen amore ematera behartzeko. [[Abuztuaren 6]]an [[Hiroshima]] hirian [[Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearrak|lehertu zen]] asmo belikoak zituen lehen bonba atomikoa. Hiria erabat txikituta eta 75.000 hildako zituen ondorio. [[Abuztuaren 9]]an [[Nagasaki]]n, paretsuko hondamendia eraginda, bigarrena lehertu zen.
13.482

edits