Paz Vega: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
11. lerroa:
[[2000]]n, [[Julio Medem]]en ''[[Lucía y el sexo]]''egin zuen, lehenengo paper garrantzitsua. Urte berean, Javier Balaguerren ''Sólo mía'' egin zuen Sergi Lópezekin. Bi lan horiek izendapena ekarri zioten [[2002]]ko [[Goya Sariak|Goya Sarietan]] eta eskuratzea lortu zuen [[Julio Medem|Médem]]en kasuan.
 
[[2001]]ean [[Mateo Gil]]ek zuzendutako ''[[Nadie conoce a nadie]]'' filma antzeztu zuen.

[[2002]]an, [[Pedro Almodóvar]]ren ''[[Hable con ella]]'' filman hartu zuen parte eta Emilio Martínez Lázaroren ''El otro lado de la cama'' filmaren protagonistetako bat ere izan zen, urte horretan takila gehien jaso zuen espainiar filma.
 
[[2003]]an, Leonardo Sbaragliarekin batera [[Vicente Aranda]]ren ''Carmen'' filma egin zuen eta, hurrengo urtean, AEBetara joan zen ''Spanglish'' filma egitera, [[James L. Brooks]]en esanetara. Urte horretan ''Di que sí'' espainiar filma ere egin zuen Santi Millánekin batera.