«Alejandro Amenábar»: berrikuspenen arteko aldeak

== Bizitza ==
Bere familiak [[Madril]]a alde egin zuen Pinochetek estatu kolpea eman baino lehentxeago. Irudi eta soinu ikasketak hasi zituen Informazio Zientzietako Fakultatean, baina zinemaren munduan sartu zen buru-belarri eta ez zituen ikasketa haiek amaitu. ''La cabeza'' (1991) filmak Zinemagile Amateurren Elkarte Independentearen saria jaso zuen; gero ''Himenóptero'' ([[1992]]) film ertainarekin [[Elx]]eko eta [[Carabanchel]]go jaialdietako sariak irabazi zituen. [[1994]]an ''Antes del beso'' eta ''Soñé que te mataba'' filmetan esku hartu zuen, eta ''Luna'' idatzi eta zuzendu zuen. Azken film horrek [[Luis García Berlanga saria]] jaso zuen. Bere lehenbiziko luzemetraia ''[[Tesis (filma)|Tesis]]'' (1996) izan zen, ''snuff movies''en gaia erabiltzen duen [[suspense]]ko filma; arrakasta handia izan zuen eta Zinemako [[Goya Sariak|Goya sarietako]] 7 estatua irabazi zituen. ''[[Abre los ojos]]'' bere hurrengo filma ere suspensekoa izan zen, baina aurrekoak baino kutsu psikologiko handiagoa du.
 
== Filmografia ==
 
=== Laburmetraiak===
* ''[[La cabeza]]'' ([[1991]])
* ''[[Himenóptero (laburmetraia)|Himenóptero]]'' ([[1992]])
* ''[[Luna]]'' ([[1994]])
* ''Vale'' ([[2015]])
 
=== Filmak ===
* ''[[Tesis (filma)|Tesis]]'' ([[1996]])
* ''[[Abre los ojos]]'' ([[1997]])
* ''[[Los outros]]'' ([[2001]])
* ''[[Mar adentro]]'' ([[2004]])
* ''[[Agora (filma)|Agora]]'' ([[2009]])
* ''[[Regression (filma)|Regression]]'' ([[2015]])
 
=== Bideoklipak ===
* ''[[I Love It|Me encanta]] ([[Nancys Rubias]])'' ([[2013]])
 
== Kanpo loturak ==
128.145

edits