Pi L.T.: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
36. lerroa:
Kontzertu ugari egiten hasi ziren, eta horietako batean Clawfinger taldearekin harreman ona egin zuten. Horren ondorioz, elkarrekin kontzertu gehiago egitera gonbidatu zituzten norvegiarrek, esaterako Akizeko (Frantzia) nazioarteko jaialdian, 1997an. Urte berean, L´asturianu muévese Asturiasko hizkuntzaren aldeko bildumarako "Hil da jainkoa"-ren asturierazko moldaketa grabatu zuten (Dios ya morrió), Dixebra taldeko abeslari Xulio Eliperen laguntzarekin; halaber, Ikastola berria eraik dezagun Zuberoan bildumarako (Esan Ozenki, 1997) Aldapeko herri kantua moldatu zuten.
 
1998an, [[Unbe]] mendiko Sagarminaga baserrira jo zuten, Jose Lastrarekin ([[Ama Say]]) bigarren diskoa grabatzera. Prozesu esperimentala izan zen, eta kantu batzuk aire librean grabatu zituzten. ''Denbora-k'' diskoak (Esan Ozenki, 1998) kutsu industrial handiagoa dauka eta joera berrietatik hurbil dago. Hitzetan, [[Unai Iturriaga]] eta [[Igor Martin de VidalesenVidales]]en laguntza izan zuten, baina kantu gehienak [[Rafa RuedakRueda]]k idatzi zituen.
 
Luze gabe, hirugarren diskoa heldu zen. Lehenengo aldiz, grabazio estudio batean sartu ziren prozesuaren hasieratik, [[Tio Pete]] estudiora hain zuzen. ''[[3]]'' izenburua jarri zioten oraingoan diskoari, (Esan Ozenki, 1999) eta batez ere zuzenekoetan pentsatuz egin zuten, eta. sinpletasunarenSinpletasunaren bila jo zuten. Maketako kantu bat berreskuratu zuten, "Bihar". Ordurako taldeak ospea irabazita zeukan Espainiako metal zaleen artean, eta horren adierazle da [[Judas Priest]]en omenezko disko batean parte hartzera gonbidatu izana. "Hard as iron" izan zen ''Tributo a Judas Priest'' bildumari (Zero, 2000) Mungiako laukoteak egindako ekarpena.
 
Kontzertuez neka eginda, urtebeteko atsedena hartu zuten. Abestiak patxadaz egin ahal izan zituzten, baina asko sufritu zuten zuzenekorik gabe. Hortik dator izenburua: [[Minus]] ([[Metak]], 2002). Txarli Solanok taldea utzi, eta [[Virus 69]] taldeko David Gonzalez baxu jotzaileak ordezkatu zuen. Horrekin batera, Jose Lastra eta Tio Pete alboratu, eta [[Garate estudio]]ra jo zuten, [[Haritz Harregi]] soinu teknikariarengana. Hitzetan inoiz baino laguntza handiagoa jaso zuten kanpotik. Unai Iturriaga, [[Jon Maia]], [[Igor Elortza]], [[Kirmen Uribe]] eta [[Txuma Murugarren]]ek kantu bana idatzi zuten. Kolaboratzaileak ere bat baino gehiago izan ziren: Mikel Urbeltz biolin jotzailea, Aiora Renteria abeslaria ([[Zea Mays]]) eta Sergio Ruiz ([[Eraso!]]). Emaitza abesti luze eta pisutsuak dira, stoner kutsu handikoak. Askoren ustetan, taldearen disko onena da.
 
Ordurako, Rafa Rueda hasia zen beste bide batzuk urratzen, Txuma Murugarrenen musikari gisa, baina baita bakarlari gisa ere. Bakarkako lehen diskoa atera ondoren, Kea (Metak, 2003), PI.L.T.ek azken diskoa kaleratu zuen, [[Game Over]] izenburu aski zehatzekoa (Metak, 2004). Abio teklatu jotzaileak taldea utzi, eta beste hirurak Azkarateko [[Katarain estudioa]]n sartu ziren. Xanpek ekoitzi zuen, Angel Katarainekin batera. Teklaturik gabe, emaitza ez da hain aberatsa, eta gertuago dago stoner eta rocketik. Handik gutxira, taldea desegin egin zen.