«Georgia»: berrikuspenen arteko aldeak

170 bytes added ,  Duela 2 urte
 
=== Biztanleria ===
2014an Georgiak 3.713.804 biztanle zituen, 53,5 biztanle kilometro koadroko dentsitatearekin<ref name="census"></ref>. Biztanleen 53,6 bizi da hiriguneetan<ref name="cia">[https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/gg.html CIA - World Factbook: Georgia], cia.gov</ref>. Adineka, berriz, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %17,9, 15-24 urte bitartekoak %12,6, 25-54 urte bitartekoak %40,9, 55-64 urte bitartekoak %12,8 eta 65 urtetik gorakoak %15,8<ref name="cia"></ref>. Bizi itxaropena 76,2 urtekoa da, 72,1 urtekoa gizonezkoena eta 80,6 urtekoa emakumezkoena (2016ko zenbatespenak)<ref name="cia"></ref>.
 
Familiak oraindik handiak dira (4,7 kide batez beste), [[usadio|tradizio]] eta balio [[patriarkatu|patriarkalak]] gordetzen dira (abegitsuak izatea, ohorearen zentzua, emakumeen bertutea, zaharrei zor zaien errespetua), ezkontza mistoak oso gutxi dira horiek guztiak arkaismoaren eta modernotasunaren nahasketaren ondorio dira, kaukasiar gizarteen bereizgarria.
 
=== Erlijioa ===
Biztanle gehienak georgiar ortodoxoak dira (%75), baina badira errusiar ortodoxoak (%10), musulmanak (%11), armeniar apostolikoak (%3), eta beste batzuk ere. Adjariar gehienak musulman [[sunita]]k dira<ref>[http://www.berria.eus/estiloliburua/mundua/G#89 Berria Estilo Liburua: Georgia], berria.eus</ref>.
 
=== Hiri nagusiak ===
30.776

edits