«Paleozoiko»: berrikuspenen arteko aldeak

4.748 bytes added ,  Duela 4 urte
88.10.127.125 (eztabaida) wikilariaren 5863649 berrikuspena desegin da
(88.10.127.125 (eztabaida) wikilariaren 5863649 berrikuspena desegin da)
 
== Paleozoikoa Euskal Herrian ==
{{sakontzeko|Euskal Herriko geologia}}
{{sakontzeko|Euskal Herriko geologia}}aupa atletihc euu<blockquote>:v</blockquote>[[Fitxategi:Aiako harria.jpg|thumb|300px|Aiako harria Paleozoikoan sortu ziren intrusio [[magma]]tikoak dira]]
[[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[arroka]]rik zaharrenak paleozoikoan sortu ziren. Arroka hauek gaur egun [[Pirinioak|Pirinioetan]] aurki daitezke eta, oro har, Euskal Herriko ekialdean. [[Karbonifero]]an arroka horien ezaugarriak aldatu ziren, [[arroka metamorfiko|metamorfismoa]] eman zelarik. Garai honetan sortu ziren arroken artean [[Bortziriak]], [[Kintoa]] eta [[Aiako harria|Aiako Harria]] aurki daitezke gaur egun.
 
Aurkitzen diren arroka zaharrenak hauek direnez oso zaila da [[orogenia hertziniarra]]ren aurretiko egoera paleogeografikoa zehaztea. Hala ere beste irizpide batzuk jarraituta badakigu behe Paleozoikoan itsaso sakoneko materialak metatu zirela, ondoren [[kuartzita]]k eta [[eskisto]] beltzak sortu dituztenak.<ref name=Edeso>[http://www.ingeba.euskalnet.net/euskara/geolog/geolog.htm EDESO, J. M. ''Euskal Herriko Geologia Esparrua'']</ref> Bortziriakeko hainbat harritan (batez ere [[pirita]]tan) orogeniaren aurreko deformazio eta metamorfismoa aurkitu da, [[hidrotermalismo]]z sorturikoa.<ref name=Pesquera-Velasco>PESQUERA, A. VELASCO, F. ''The arditurri Pb-Zn-F-Ba deposit (Cinco Villas massif, Basque Pyrenees): A deformed and metamorphosed stratiform deposit''</ref>
 
[[Ordoviziar]]reko fosilak dituzten arrokak aurkitu dira [[Donibane Garazi]] inguruan, [[Aldude]]tan eta [[Orreaga]]n. Fosil hauek [[zianobakteria]], [[graptolithina|graptolite]], [[arkeoziatido]], [[brachiopoda|brakiopodo]] eta [[alga]]k dira. Hainbat [[kruziana]] motako marka aurkitu dira, [[trilobita|trilobitei]] egozten zaizkienak. Honi guztiari esker badakigu garai honetan sakonera eskaseko itsaso bat zegoela gaur egungo Euskal Herrian.<ref name=EH-Eusk>[http://www.luberri.org/pdfs/pdfs_ehc/EH-Eusk.pdf Euskal Herriko Historia Geologikoa]</ref>
 
[[Siluriar]]raren bukaeran [[Kaledoniar orogenia]] eman zen, [[Ebro]] eta [[Akitania]]ko arroak sortuz. Momentu horretan Euskal Herrian sakonera eskaseko itsaso bat zegoen, [[koral]] ugaridun [[kareharri]]ak sortu zirenean. Egoera hau [[Karbonifero]] bukaerarte luzatu zen, [[Hertziniar orogenia]] sortu zen garaia. Garai honetan sortu ziren [[Ebro]] eta [[Akitaniako]] mendiak eta [[Pirinioak|Pirinioetako]] zonalde axialeko mazizoak: [[Bortziriak]], [[Aldudes]], [[Mendibeltza]], [[Baigura]] eta [[Iguntza]] besteak beste.<ref name=Edeso /> Bortziriak oso ezaguna da dituen mineralizazioak direla eta (azkeneko urteetan [[uranio]]a ere aurkitu da). Gaia hartan 30 bat [[kilometro|kmko]] irla luzanga bat osatzen zuen. Hegoaldean metatzen ziren sedimentuek geroago [[Belabieta]] eta [[Urdalar]]ren gaur egun aurkitzen diren [[haitzurdin|marmolak]] osatu zituzten.<ref name=Laborde>[http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/munibe/1971533542.pdf LABORDE WERLINGEN, M. ''Influencia de los niveles geológicos en un valle guipuzcoano sobre las estructuras de los caseríos'']</ref>
 
[[Devoniar]]rreko [[fosil]]ak aurkitu ziren lekuak badira [[Oiartzun]] eta [[Irun]] artean. Bertan [[krinoideo]]ak aurkitu dira hainbat [[brachiopoda|brakiopodoekin]] batera.<ref name=Oiartzun>[http://www.luberri.org/pdfs/pdfs_oiartun/OIA-Eusk.pdf Oiartzun haranaren historia geologikoa]</ref> Gainera hainbat lekutan ([[Bertiz]], [[Etxalar]], [[Orabidea]], [[Baztan]], [[Urkiaga]] eta [[Banka]]n, adibidez) [[ekinodermatu|ekinodermo]], [[bryozoa|briozoo]], [[koral]], [[trilobita|trilobite]], [[marmoka]] eta [[molusku]] koloniak aurkitu dira, ur epeleko eta sakonera eskaseko itsaso baten adierazle.<ref name=EH-Eusk />
 
Hertziniar orogeniaren ondoren sorturiko erliebeak oso azkar higatu ziren eta sedimentazioa inguruetan eman zen. Hauen zatiak [[Adarra mendia]]n, [[Aiako harria|Aiako Harrian]] eta [[Etxalar]]en aurki daitezke. Sedimentuak gorrixkak dira, beraz ziurrenik egoera erdilehorreko klima zegoen garai hartan.<ref name=Edeso /> Horrez gain ur-gainean geratu ziren lurretan zingirak osatu ziren eta hauek landareek kolonizatu zituzten. [[Likopodio]], [[ekiseto]] eta [[iratze]]z osatutako basoak sortu ziren eta hauetatik [[harrikatz|ikatza]] sortu. Garai honetako ikatza [[Bera]], [[Etxalar]], [[Ibantelli]] eta [[Sara]]n aurki daiteke.<ref name=EH-Eusk />
 
[[Permiar]]rean [[intrusio magmatiko]] bat gertatu zen, [[granito]] motakoa, Bortziriakeko materialak [[arroka metamorfiko|metamorfizatuz]]. Hala ere material hauek ez ziren goraino igo eta higaduraz gaur egun [[Aiako harria|Aiako Harria]] eta [[Larhun|Larrun]] mendiak osatzen dituzte.<ref name=Edeso /> Hainbat datu ikertuta plutoi hau [[orogenia]] bitarte sortu zela ikusi da, egoera tektoniko transkurrente destro batean.<ref name=Aia>P. OLIVIER, L. AMÉGLIO, H. RICHEN eta F. VADEBOIN. ''Emplacement of the Aya Variscan granitic pluton (Basque Pyrenees) in a dextral transcurrent regime inferred from a combined magneto-structural and gravimetric study''</ref>
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
2.522

edits