«Georgia»: berrikuspenen arteko aldeak

94 bytes added ,  Duela 3 urte
t
 
=== Banaketa etnikoa ===
[[Fitxategi:Qartvelebi poloneti.jpg|thumb|right|250px|Georgiar gaztea, [[txokha]] jantzita.]]
Georgiarrak dira errepublikako biztanle gehienak (%86,8 2014an). Gainerakoen banaketa hau da: %6,3 [[azerbaijandar]]rak, %4,5 [[armeniar]]rak, eta %2,3 gainerakoak (errusiarrak, osetiarrak, [[abkhazia]]rrak, [[yazidi]]ak, ukrainarrak...)<ref name="cia"></ref>. [[Migrazio|Emigrazioa]] ez da handia izan, sobietar aroaren amaiera arte behintzat. Georgiar nazioaren batasuna bertako berezitasunak (kulturalak nahiz hizkuntzazkoak) ezabatu gabe egin da; berezitasun horiek antzinako erreinu eta printzerrietan oinarritzen dira, eta oraindik ere badute eraginik bizitza politikoan. Horrela, georgiar talde desberdin asko dago, eta berez georgiar direnak errepublikaren erdialdean bizi dira. Hala, badira, besteren artean, [[turkiera]]z mintzatzen diren georgiarrak, erlijioz musulmanak (meshkhetak), [[Iosif Stalin|Stalinek]] 1943-1944 urteetan Erdialdeko Asiara deportatu zituenak; haien itzultzeko eskubidea arazo bat da gaur georgiar biztanle eta agintarientzat.
 
31.185

edits