Propietate koligatibo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Kendu nowiki etiketak
Osmosia Bukatuta
79. lerroa:
 
=== Presio Osmotikoa eta Entropiaren Arteko Erlazioa ===
Termodinamikaren ikuspuntutik, interesgarria da presio osmotikoaren eta entropiaren arteko erlazioa egitea. Entropiak, termodinamikaren bigarren legea jarraituz, osmosiaren zergatia eta osmosiaren lerratzearen nondik norakoak azal ditzazkiguke. Disoluzio bat diluitzerakoan, disolbatuta dauden molekulei mugitzeko eta era ezberdinetan ordenatzeko ahalmena ematen zaio, honek esan nahi du, disolbatuta dauden molekulek espazio gehiago dutela mugitzeko, era honetara entropia handitzen da. Esan bezala, termodinamikaren bigarren legea betez ematen da erreakzio hau. Matematikoki justifika dezakegu portaera hau.
Termodinamikaren ikuspuntutik, interesgarria da presio osmotikoaren eta entropiaren arteko erlazioa egitea.
 
=== Hainbat Aplikazio ===
 
==== Aplikazio Zientifiikoa ====
Van't Hoffen ekuazioa eraldatuz, aztertzen ari garen espeziearen masa molarra lor dezakegu. Esandako ekuazioari aldaketa txiki batzuk egin beharko dizkiogu ordea, kontzentrazioaren ordez, molaritatea erabiliko dugu gure helburua lortzeko. Disolbatuta dagoen solutuaren masa / masa molarra = Solutuaren molak erlazioa betetzen denez gero, era errezean egin dezakegu hau. Azkenik, masa molarra bakantzea falta zaigu:
 
'''M = m · R · T · V<sup>-1</sup> · Π<sup>-1</sup>'''
 
Non '''M''' masa molarra (g · mol<sup>-1</sup>) den eta '''m''' disolbatuta dagoen solutuaren masa (g). Gainontzeko karaktereak, mantendu egiten dira.
 
==== Aplikazio Analitikoa ====
Izaera osmotikoa duten disoluzioetan, disolbatuta dagoen solutuaren kontzentrazioa kalkulatzea dago. Laborategietan osmometroa erabiltzen da. Osmometroak, presio osmotikoa era azkar batean neurtzen du eta determinazioak burutzen ditu.
 
==== Aplikazio Industriala ====
Kontrako osmosia erabiltzen da industria arloan. Kasu honetan, osmosia lerratuko den aldea, berez denaren kontrakoa izango da, hau da, kontzentrazio txikiko ingurunetik kontzentrazio handieneko gunera higatzen da disolbatzailea kasu honetan. Hau burutzeko, presio osmotikoa baina handiagoa den presio bat aplikatu beharra dago. Ur gazia ur geza bihurtzea izango litzateke adibide ezagun bat.
 
== Historia ==