Zibilizazio minoiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
baina haina ordez ipini
herriz ordez berriz ipini eta haizeztatzen ordez aireztatzen : )
79. lerroa:
Lehenengo jauregiak suntsitu zituen hondamendiaren ondoren eta mende beteko susperraldi mantso bat eta gero, sormenaren eztanda ikaragarria gertatu zen. Denbora bitarte labur horretan sortu zen Minosko arkitekturaz, eskulturaz eta pinturaz gorde den guztia eta, horregatik, jauregi horien aztarnak dira garai hartako gure informazio iturri nagusia.
 
Kretako jauregi handiena Knossoskoa izan zen (K.a. 1900 inguru). Han aurkitu ziren Kretako gizarteari eta ekonomiari buruzko lehenengo datuak, buztinezko oholetan idatziak. Greziako [[elezahar]] klasikoetan Minos erregearen jauregia zen Knossos. Arkeologia lanei esker jakin denez, oso handia zen, eta kanpoaldetik ez oso dotorea, [[Asiria]]ko eta [[Persia|Pertsiako]] jauregiekin konparatuta behinik behin ; ez dago behintzat halako batasun eta handitasun efektua bilatu nahian egina. Barrualdetik, herrizberriz, aretoak eta gelak ez ziren oso handiak, sabai apalekoak baitziren. Nolanahi ere, [[zutabe]]zko galeriek, eskailerek eta haizeztatzeaireztatze [[patio]]ek zabaltasun eta irekitasun kutsu atsegina emango zioten. Hormetako batzuk, margo bikainez apainduak, halako dotoretasun barrenkoia gorde dute gaur egun arte. Igeltserotza lana ere bikaina da jauregi minoikoetan. Ez dago ziurtasun osoz esaterik zer ziren jauregiok eraikiarazi zituzten gobernariak, printze gerrariak ote ziren, Egipto eta [[Mesopotamia]]koak bezalako errege sainduak edota merkatariak, baina arkeologia lanetan azaleratu diren aztarnak aztertuta ezer izatekotan merkatariak izango zirela esateko arrazoiak daudela ematen du, han azaldu diren biltegi, lantegi eta langelek jauregia ez zela errege egoitza soila erakutsi baitute, administrazio eta merkataritza jardueretarako gune handi bat baizik.
 
== Artea ==