Homeopatia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
t + erreferentzia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
5. lerroa:
Homeopatiaren oinarriak [[Samuel Hahnemann]]ek ([[1755]]-[[1843]]) ezarri zituen 1796an. Homeopata zenbaitek uste dute homeopatiak aitzinako aurrekariak dituela, eta [[Hipokrates]]ek K.a.ko 400 urte inguruan eta [[Parazeltso]]k XVI. mendean jada erabili zutela lehen aipatutako printzipioa.
 
Homeopatiak honek aurkari asko ditu, batez ere komunitate zientifikoan; horien arabera homeopatiak ez du oinarri zientifikorik eta plazebo efektuaz baliatzen da. Sendagai homeopatikoak jarraikako [[diluziodisoluzio]]en bidez prestatzen dira, eta lortutako disoluzioan osagai aktiboaren [[Kontzentrazio (kimika)|kontzentrazioa]] hain da txikia non kasu askotan ez baitu izaten molekula bakar bat ere. Kontsumitzaileentzat eta gaixoentzat iruzurra dela salatzen dute, izan ere inolako eraginik ez luketen sendagaiak saltzen dituzte gaixotasunen erremedio gisa. Gainera, sendagai homeopatikoak berez arriskutsuak ez badira ere, gaixoentzat kaltegarria izan daitekeela ere salatzen dute, gaixo askok sendagai horiek erabili eta benetako tratamendu eraginkorrak ordezkatu eta baztertzen dituzten heinean. Bestalde, erregulazio egokirik ez duten herrialdeetan, diluzio prozesua behar bezala egiten ez bada osagai toxikoak kontzentrazio handiegian izateko arriskua dago.
 
Homeopatiaren aldekoek [[medikuntza alternatibo]] gisa definitzen dute: jarduera honen oinarriak egiesten dituzten ikerketak daudela diote, eta homeopatiak urte luzetako esperientzia duela. Urak "memoria" duela babesten dute, hau da, uretan behin eta berriz diluitu ostean osagai aktiborik ia eduki ez arren (kasu askotan molekula bakar bat ere ez), urak osagai horren propietateak gordetzen dituela defendatzen dute. Hori, gaur egun onartutako zientziaren aurka doa.
14. lerroa:
Bi legeetan oinarritzen da homeopatia:
# ''Antzekoen legea'': Gai toxikoen bidez, pairatu ohi dituenen gisako sintoma batzuk sorrarazten zaizkio gaixoari. Artifizialki eragindako gaitz arinak eritasunaren kontrako erreakzioa sorrarazten du gaixoarengan.
# ''Sendagaien disoluzioaren[[disoluzio]]aren legea'': Sendagaiak oso dosi txikietan erabiltzen dira, eta aldian-aldian kontzentrazio txikiagotan ematen zaizkio gaixoari. Hahnemannen ustez, botika zenbat eta uretan proportzio txikiagoan egon, orduan eta eragin handiago du gaixoarengan, eragin terapeutikoa ez baitago botikaren masari lotua, bere propietate dinamikoei baizik.
[[Fitxategi:Hahnemann 1996.png|thumb|alt=|Alemaniako zigilu berezia (1996) Hahnemannen siluetarekin]]