«Gernikako bonbardaketa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
→‎Ondorioak: erref behar
(ortografia akatsa aldatu)
t (→‎Ondorioak: erref behar)
Bonbardaketa eta hiru egun geroago, [[apirilaren 29]]an, herria okupatu zutenean, matxinoek [[Gernika-Lumo|Gernikan]] sartu eta Santa Maria elizaren fitxategiak erre zituzten, era horretan hildakoen kontaketa eragotziz.
 
Matxinoen soldadu batzuek [[Gernikako Arbola]] ebakitzeko asmoa zutenez, batailoi [[Karlismo|karlista]] batek [[Bizkaiko Batzar Nagusiak|Batzar Nagusietarantz]] jo eta arbolari omenaldia egin zioten, baita [[foru]]en ikurra bezala ohorezko guardia jarri ere. Hala ere, Jaime del Burgo kapitainak zuzendutako [[errekete]]ak heldu baino lehen, [[Tetuan]]go erregularren 1. batailoiko soldadu [[maroko]]arrek [[Gernikako Arbola]] eta [[Bizkaiko Batzar Nagusiak|Batzar Nagusiak]] babesteko goardia jarrita zegoen, [[Emilio Mola]] jeneral matxinoak bonbardaketaren berri izatean, suminduta, ikur foralak babesteko agindu zehatza eman zuen eta.{{erref behar}}
 
[[Euskal literatura]]k galera bat ere izan zuen. [[Lauaxeta|Estepan Urkiaga "Lauaxeta"]], [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJren]] komisario politiko ibili zela, [[Gernika-Lumo|Gernika]] bonbardatua bisitatzera zeramatzan kazetariekin batera atxilotu eta, [[Gasteiz]]ko espetxera eramana, [[ekainaren 25]]ean fusilatu zuten<ref>[http://lauaxeta.gipuzkoakultura.net/ Gipuzkoa kultura: Esteban Urkiaga, ''Lauaxeta'']</ref>.