Epipolas: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Epipolas''' (Epipolae, Ἐπίπολαι) Sirakusako auzo bat zen [[Eurialo]] izeneko gotorlekua zuena. [[Akradina|Akradinaren]] mendebaldean kokaturik, bazegoen [[Atenastarren espedizioa|atenastarrek setiatu]] zutenean K. a. 414an<ref>Akradina (antzinako grezieraz Ἀχραδίνη) Sirakusako kanpoko hiria zen. Hau Ortigia irlatik lehorreraino hedatu zen.</ref>.
[[File:Syracusae - Shepherd-c-030-031.jpg|thumb|250px|right|<small><center>Antzinako Sirakusako mapa (Syrakousai).</small>]]
[[Dionisio I.a Sirakusakoa|Dionisio I.a Sirakusakoak]], Ortigia gotortu, ontziteria, armategiak eta portu militarra handitu eta gero, Sirakusa indartu nahi zuen, gehienbat atenastarren setioan ahulagoa zen tokian, hau da, Epipolas eskualdea. [[Diodoro Sikulo|Diodoro Sikulok]] zeheztasun osoz adierazi zituen egindako lanak Dionisiok gainbegiratuta.
* ''Harresiak ahalik eta lasterren egitekotan, 60.000 nekazari erabili zituen. [[Estadio (unitatea)|Estadio]] bakoitzeko arkitekto bat izendatu zuen eta [[plektro]] bakoitzeko igeltsero bat. Hauetariko bakoitzak 200 peoiren ardura zituen. 6.000 idi-pare prest zeuden agindutako tokietan(…). Harresia 20 egunetan bukatu zen, luzerak 30 estadio zituen. Garaiera proportzionatua eta hain indartsua zen ezen menderaezinatzat hartzen baitzen. Tarteka, dorre garaiak zeuden, lau oinetako blokeekin eraikita eta arretaz loturik.''<ref>Diodoro Sikulo: [[Liburutegi historikoa]] XIV. 18. 2-7.)</ref>