Kanpo-zor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Kanpo-sorrazorra''', edo '''atzerri-sorrazorra''', estatuak, beste botere publiko batzuek edo esparru nazionaleko [[enpresa]] handiek beren estatutik kanpoko kapital-merkatuetan baliabideak lortzeko prozedura da<ref>CC-BY-SA http://www.argia.com/argia-astekaria/1967/zer-da-kanpo-zorra ''Argia'', 2004-11-21</ref>.
 
Zorra, gehienetan, banku-sindikatuen zerbitzuak kontratatuz jaulkitzen da, eta jaulkipena bezala diru-itzulera ere nazioarteko konfiantza ematen duen [[dibisa]]ren batean egiten da (dolarretan, yenetan edo, gaur egun, eurotan). Gutxiago garatutako zenbait estaturen ([[Brasil]], [[Mexiko]], [[Argentina]]...) kanpo-zor hain handia nazioarteko arazo bihurtu zen [[1982]]tik aurrera.
5. lerroa:
Orduan agertu ziren dirua itzultzeko lehenbiziko zailtasunak [[Mexiko]]n ([[petrolio]] gordinaren prezioen gainbeheragatik) eta, ondorioz, beste estatu batzuetan. Horrek guztiak [[Cartagenako Akordioa]] izenekoa ekarri zuen, [[Hego Amerika]]ko hamar estatuk izenpetua. Akordio hori, [[1985]]etik aurrera, hartzekodunei fronte bateratua agertzeko saiakera izan zen.
 
Gaur egun, [[Hirugarren Mundua]] esaten zaioneko estatu asko, bizirik iraungo badute, kanpo-zor horretara jo beharrean dira, eta horrekin negozio bikaina egiten dute [[das Kapital|kapitala]] mailegatzen dieten Lehen Munduko estatu handiek.Paretak egiteko ere erabilio ohi da
 
==Erreferentziak==